Xake liga amaitu da. 7. postua preferenten eta 1go mailan, bigarren mailako play offean 2. postua Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko taldeentzat

Larunbatean 2015eko hamaikagarren jardunaldia jokatu zen, 2015eko ligaren azkena eta edizio honetako txapeldunak ezagutzeko Hondarribiko taldeen partidak erabakigarriak izan ziren.

Preferenteko taldeak etxean “Eibar A” izan zuen aurkari, preferenteko sailkapenean bigarren postuan zeudenak, lidergotik puntu erdira. Lehia gogor baten ondoren, 1½ -2½, hondarribitarrek porrota jasan zuten, baina emaitza ez zen Eibartarrentzat nahiko izan eta bigarren postua lortu zuten, “Villabona A” taldeak “Gros E” taldearen aurka emaitza berdina lortu eta gero, txapelketa eta Euskadiko ligarako igoera lortu baitu. Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko  taldeak 22,5 punturekin zazpigarren postuan amaitu du liga, txapeldunarengandik 6 puntutara.

Lehenengo mailako taldeak ere beren mailako liderraren aurka partida izan zuen eta “Hernani A” taldearen aurka 2-2 berdinketa lortu zuen, ligako zazpigarren postua lortuz, 19 punturekin. Berdinketaren ondoren, “Hernani A” taldeak lidergoa galdu zuen “Easo B” taldearen aldean, eta Donostiako taldea, “Iriondo Z.K.E. B” taldearen aurka gutxirenegatiko garaipena lortu eta gero Lehenengo mailako txapela lortzeaz gain, preferentera igo da.

Bigarren mailako taldeak, garaipenarekin amaiera eman dio 2015eko ligari eta Beasaingo “Alfil B” taldearen aurka gutxieneko garaipena lortu eta gero,, 16,5 punturekin, bigarren maila mantentzeko play offean bigarren postua lortu dute. Hortaz Hondarribiko ordezkari guztiek maila mantendu dute, beste urte batez.

Etiquetas: