Euskal Jiran Foro Irun XXI - Hogeitabat elkartearekin

Foro Irun XXI - Hogeitabat.- Bidasotarrak, 2016ko Irungo Euskal Jiran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure gurdian hain zuzen ere.

Gure lehen parte hartzea da festa honetan eta 1846ko abuztuaren 9an jokatutako pilota partida gogoratuko dugu.

Jira baino lehen bazkari bat antolatu dugu ere (kontsultatu erantzitako kartela). Bazkal ostean eta  Kalejiran, Euskal Jiraren hasierara abiatuko gara.

Colon Ibilbidea zeharkatu eta gero Urdanibia Plazan bukatuko da jaia.

Baserritarrez jantzita etortzea da jai honetan parte hartzeko baldintza bakarra.

Zuen zain…!

Etiquetas: