Orduan eta gaur faxismoaren aurka borrokatu zuten eta borrokatzen dugun guztion oroimenean

Irungo EH Bildu.- 80 urte betetzen dira aste-bukaera honetan Irun erre zenetik. Ordu hartan, 1936an, altxamendu faxista baten ondorioz piztutako gerra batean zegoen murgilduta gure hiria. Gerrate hark herritar asko beraien etxeak eta herria atzean uztera behartu zituen, Irun eta Hendaia batzen dituen zubia gurutzatzera bultzatuz.

Duela 80 urte bezala, gaur egun ere munduan zehar dauden guden ondorioz milioika pertsonek beraien etxea atzean uztera behartuta ikusten dute beraien burua.

Orduan gertatutakoa inoiz errepika ez dadin, eta urte guzti hauetan herri honetan onartu izan ez den egi osoa, justizia eta erreparazioaren alde lanean dihardugu Irungo EH Bilduko kideok; eta herri honek dituen eskubideak, orduan borrokatuak eta defendatuak izan ziren horiek borrokatzen jarraitzen dugu.

Guzti hau hala izanik, aste-bukaera honetan burutuko diren ekitaldi zein elkarretaratzeetan parte hartuko dugu, eta herritar oro horietan parte hartzera deitzen dugu. Orduan eta gaur faxismoaren aurka borrokatu zuten eta borrokatzen dugun guztion oroimenean.

Etiquetas: