Betti Gotti euskara kultur elkarteak begiraleak behar ditu

Betti Gotti Euskara Kultur elkarteak udaleku itxiak antolatzen ditu 8-15 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Begiraleak behar ditu abuztuaren 12tik 23ra Zuhatzako irlara joateko.

BALDINTZAK: 18 urtetik gorakoa izatea eta euskara menderatzea.

Eskaera egiteko epea otsailaren 24an itxiko da.

Animatzen diren gazteak ezagutzeko, ordubete saioak egingo ditugu Irunen: otsailak 26, ostirala arratsaldean, edo otsailak 27, larunbat goizean.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.bettigotti.com
TELEFONOA: 609 890 830
E-MAILA: bgbegiraleak@gmail.com

Betti Gotti euskara kultur elkarteak 11-12 urte daramazki euskal udalekuak antolatzen inguruko haur euskaldunentzat. Gazte boluntarioz osaturiko taldea da eta urtean zehar beste hainbat ekintza egiten ditu Bidasoa aldean: jaietako herri bazkaria, euskararen eguna, Korrikaren inguruko ekintzak...

Urte hasieran gaude eta, iaz bezala, orain arte ibilitako begiraleen ikasketak eta lanak direla eta, aurten begirale gutxi izango dituztela konturatu dira eta horregatik deialdi ireki hau egiten ari dira.

Bi txandetan antolatzen dira udalekuak: txikien txanda (8-11 urte) abuztuaren 12tik 21era eta handien txanda (12-15 urte) abuztuaren 12tik 23ra; bi talde Arabako Zuhatza irlara eramaten dituzte. Talde boluntarioa izanda, udalekuen inguruan egin behar diren lan guztiak beraien esku daude: programaketa, material erosketa, izen-emateak, autobusak eta seguroak kontratatzea...

Etiquetas: