Martxoaren 12an KRISEILUEN EKIMENA

Gure Esku Dago Irun.- Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren martxoaren 12an KRISEILUEN EKIMENA burutuko dugula. Pasaden gabonetan egin nahi genuen ekimen hau eta sute arriskua zela eta bertan behera utzi behar izan genuen. Ekimena 21.30 tan izango Hondarribia eta Hendaiako espigoietan eta guk irundar guztiak Hendaiara joatera animatu nahi ditugu.

Ekimena sinplea baina hunkigarria izango da. Erabakitze eskubidearen alde, Bidasoa ibaiaren 2 aldeetan aldi berean, ehundaka kriseilu aireratuko ditugu jai giroan.
Jadanik Bidasoa eskualdean 400 kriseilu baino gehiago saldu dira eta jendeari berea lehenbailehen eskuratzeko deia egin nahi diogu. Irungo kasuan honako lekuetan eskuratu daitezke 2,5 euroren truke:
 - Larunbatero 11:00tatik 13:00ak bitarte urdanibia plazan jarriko dugun salmenta mahaian.
 - Asteartero 19:30tatik 21:00tara Erletxeako lokalean (Kale Nagusia 5)
 - Landetxa auzoan ere salgai egongo dira.
 - Martxoaren 12an espigoietan ere salgai egongo dira.

Etiquetas: