Federico García Lorcari omenaldia

Federico García Lorca hil zuten 80. urtemuga dela eta, “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra hainbat ekitaldi egingo ditu urrian zehar. Olerkariari omenaldi bat egitea eta bere obra ezagutzera ematea da xedea.

Urriaren 1etik 9ra bitarte, Luis Mariano lorategietan eta San Juan plazan, ehun bat kartel ikusi ahalko dira; bertan, hil zuten olerkari granadarraren zenbait poemaren pasarte batzuk irakurri ahalko dira.

Urriaren 13an (osteguna), 19:00etan, Kabigorri Ateneoan,  “Lorca, muerte de un poeta” Juan Antonio Bardemen filma proiektatuko da.

Urriaren 15ean (larunbat), Kabigorri Ateneoan, Irungo interpretazio eskoletako aktore talde batek, Ana Pérezek eta M. Jose Gonzálezek zuzenduta, MARIANA PINEDA antzerki obraren irakurketa dramatizatua egingo dute.
 
Informazio gehiago: http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/actividades.php#lorca

Etiquetas: