1.500 pertsonak inguru parte hartu zuten eta 100 pertsonak Eskuen Eguna antolatu zuten atzo

EskuenEguna(Gure Esku dago)Gure esku dago.- Dakizuen bezala, Hondarribia, Hendaia eta irungo Landetxa auzotik abiatutako 3 martxa burutu genituen, festa giroan jende asko bilduz. 3 martxa hauek, txarangak eta Joaldunak lagunduta, irungo Zabaltza plazan bat egin zuten. Bertan, hautetsontzi erraldoia eraiki , argazkia atera  eta ekitaldia burutu genuen. Orotora 1500 pertsona inguruk parte hartu genuen Eskuen Egunean. Aipatzekoa da 100 lagun baino gehiagok parte hartu genuela antolaketa lanetan.

Burututako ekitaldian Gure Esku Dagoko bozeramaile orokorra den Zelai Nikolasek pasaden asteburuan 34 herrietan egindako herri galdeketen garrantzia azpimarratu zuen, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean lehenengo olatu gisa irudikatuz. Eta ondoren Bidasoako Gure Esku Dagoren izenean Elena Berazadik, Mikel Mariskalek eta Ihintza Ostolazak hitza hartu zuten Irun, Hondarribia eta Hendaiak ere erabaki nahi dutela azpimarratzeko. Dei egin zieten herritar guztiei iniziatiba hartzera eta guztion artean gure eskualdeko 3 herriak Herri Galdeketen olatura gehitu ahal izateko baldintzak, adostasunak eta markoak eraikitzera. Atzoko egunarekin urrats handia eman zela azpimarratu zuten eta epe motzean erronka berriak zehazteko konpromezua hartu zuten. Behin eta berriz azpimarratu zuten herritarren garaia dela eta gizarte zibilaren garrantzia bide horretan.

Oso balorazio positiboa egiten dugu.

EskuenEguna(Gure Esku dago)

Etiquetas: