Antzerkia Federico García Lorcari omentzeko

Federico García Lorca hil zuten 80. urtemuga dela eta, “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra hainbat ekitaldi eginten ari da urrian zehar. Olerkariari omenaldi bat egitea eta bere obra ezagutzera ematea da xedea.

Larunbata, urriaren 15a, 19:30a: "Mariana Pineda" obraren antzestutako irakurketa.

Irungo interpretazio eskoletako aktore talde batek, Ana Pérezek eta Mª Jose Gonzálezek zuzenduta, MARIANA PINEDA antzerki obraren irakurketa dramatizatua egingo dute. Zoritxar hura gogoratu nahi digu irakurleok eta gure hondar alea jarri nahi dugu olerkari handi horren oroitzapena ez dadila inoiz ezabatu. Ez dute bere gorpua aurkitu, baina bere obrek egunero ekartzen digute gogora.

Julian Torresek ere parte hartuko du Federico García Lorcak andaluziar folklore herrikoitik bildutako eta harmonizatutako abestiak interpretatuz.

Mariana Pineda
Federico García Lorcaren drama erromantikoa da, bertsotan egina. Bartzelonan estreinatu zen 1927ko ekainean, eta Madrilen, urte bereko urrian. Jatorria Granadako erromantze herrikoietan du, eta Mariana Pineda da. 1831ko maiatzaren 26an exekutatu zuten Fernando VII.aren aginduz.

"Romance popular en tres estampas” azpititulua eman zion Lorcak bere obrari, eta historiaren anakronismo batzuez baliatu zen; adibidez, Don Pedro de Sotomayor Granadako matxinada liberalaren burua Mariana Pinedaren maitale bilakatu zuen.

Mariana Don Pedrorekin maiteminduta zegoen eta askatasunaren bandera brodatzeagatik kondenatu zuten hiltzera.

Pedrosa poliziaren burua Marianak erakarria dago eta libre uzteko hitza eman dio matxinatu liberalen taldea salatzen badu, baina Marianak uko egin dio eta adore handiz joaten da urkamendira.

Obra 1928an argitaratu zen lehen aldiz.

Etiquetas: