Gabonetako Krosan bilduko den dirua Asun Casasola literatur lehiaketa antolaketarako zuzenduko da

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak hirugarren Super Amara Gabonetako Krosa egingo du datorren abenduaren 17an. Aurten gainera, bildutako dirua Txingudi Antisexista plataformari emango zaigu Asun Casasola literatur lehiaketa antolakuntzen jarraitzeko.

Txingudi Anti Sexista osatzen dugun eragile sozial, sindikal, emakume talde edo auzo elkarteak pozarren hartu dugu BATen erabakia eta hortaz, jende guztiak bertan parte har dezan nahi genuke.

Abenduaren 17an gainera, 12.00tatik aurrera ‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburuaren aurkezpen musikatua egingo dugu Irungo CBA Liburutegian. Ipuin ilustratuen bilduma hau, Asun Casasola ipuin lehiaketaren bi edizioen emaitza da. Bi ekintzak batzeko, eskualdeko kirolariak izango dira oraingoan ipuinak irakurriko dituztenak, musika ederraz lagunduta, noski.

Datorren abenduaren 17an beraz, artea, kirola, musika eta elkartasuna eskutik hartuta joanen dira. Animatu!

Lasterketan parte hartzeko informazioa:
Irungo kaleetan barrena zabalduko den 5km-ko zirkuitu atsegina du. Gure helburua Irungo biztanleriak urtea kirol giroan buka dezala da. Lasterketa amaitzean, podio inguruan banatuko diren sarien zozketan parte hartuko dute korrikalari guztiek.

Luis Mariano inguruan dohanik korritzeko aukera izango dute urte batetik 13 urte arteko haurrek bigarren GK txikian, helduen lasterketaren aurretik. Lasterketa hauek ez dira lehiakorrak izango etaume orok izango du bere oparia helmugan.

 - Ordutegiak:
      Helduentzako lasterketari 16:45tan emango zaio irteera paseo Kolonen eta Luis Marianoko oinezkoen kalean izango du helmuga. Gaztetxoen lasterketak 15:30etatik aurrera hasiko dira, adinaren arabera. Arratsaldeko hiruretan hasita, DJ batek musika jarriko du Luis Marianon denon arratsaldea girotzeko asmoz.

 - Izen ematea
      Abenduaren 1a baino lehenago izena ematen baduzu, prezio berezia izango duzu 9.95€-tan eta hortik aurrera 13€-ra igoko da izen ematea.

 - Helduen lasterketarako informazio osoa:
      https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1674&lang=eu

 - Haurren lasterketarako informazio osoa:
      https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1678&lang=eu

Zuen seme-alabak txikien lasterketara izen-ematea nahi baduzue, internet bidez egiteko aukera izango duzue atxikitutako linketan edo korreo honi erantzunez eta hurrengo datuak emanez:
      Izen-abizenak, jaioteguna, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, hiria eta ikastetxea.

Etiquetas: