Erlaitzeko etxola eraisteko udal gobernuaren asmoen aurrean EH Bildu-ren jarrera

imagenUdal gobernuak, alkatearen ebazpen baten bidez, Erlaitzeko etxola eraisteko bere asmoa adierazi eta erabaki du.

Hori horrela, gaur bertan, Euskal Herria Bildu udal taldetik erregistro bidez eskaera bat luzatu diogu Ingurumen zinegotzi den Xabier Iridoyri. Bertan hurrengoa eskatzen diogu;

  1. Azter dezatela, eraitsi baina lehen, etxola horrek eduki ditzakeen erabilerak.

  2. Horretarako, jar daitezela harremanetan, mendi elkarteekin, txirrindularitza elkarteekin eta nola ez Aiako Harria parke naturaleko partzuergoarekin.

  3. Guzti honen berri udal taldeei jakinaraztea dagoen informazioarekin.

EH Bildutik uste dugu oraindik ere aukerak daudela Erlaitzen dagoen etxola horri erabilpen bat emateko. Pentsatzen dugu etxola hori, mendian babeserako leku izan daitekeela, edozein egunetan eguraldi aldaketa batek pertsona bat (oinez doala edo bizikletan doala) mendian harrapatuko balu babesteko leku bat eduki ahal izateko. Hau gerta daitekeen egoera baten adibide bat besterik ez da eta ziur bestelako asko ere egon daitezkeela. Horregatik, eta erabakia hartuta badago ere, atzera egin eta mendi zein txirrindularitza elkarteekin harremanetan jartzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Kasu honetan, beste askotan bezala, badugu udal gobernu honen funtzionatzeko moduan zer kritikatu. Beste behin, udal gobernuak ohikoa duen funtzionatzeko moduarekin jardun du, erabakiak aldebakartasunean hartuz, inolako informaziorik inori helarazi gabe eta inorekin kontatu gabe.

Etiquetas: