Zorionak Santiagotarrak elkarteari

Irungo EH Bildu.- Aurten Santiagotarrak kirol elkartearen 50. urtemuga ospatzen da, eta EH Bildutik, erregistro bidez, 2016ko jaietako pregoilaria Santiagotarrak izateko proposatu dugula jakinarazi nahi diegu Irungo herritarrei. Kirol elkarte honek betetzen dituen 50 urte hauetan egindako lan guztiari errekonozimendua egiteko modu bat dela uste dugu pregoilari izendatzea, eta hala adierazi dugu gaur burutu den bozeramaile bileran gaia mahai gainean jarrita. Beste udal talde guztiek ere egoki ikusi dute elkarte honek pregoia emateko gure proposamena, eta aho-batez onartu izanak biziki pozten gaitu.

Honenbestez, EH Bildutik Santiagotarrak kirol elkartea zoriondu egin nahi dugu 50 urte betetzeaz gain aurtengo jaietako pregoilari izango delako! Zorionak!

Etiquetas: