Presoak sustengatzeko erreximenta salgai Hendaian

2016ko azaroak 25, abenduak 2- 23 eta 2017ko urtarrilak 6- 13 eta otsailak 3- 10- 24 ostiraletan Hendaiako Baleak elkartean (Ereinotz kalea - Rue des Lauriers) 19:30etik 21:30era etxeko erreximenta salgai egongo da. Salmentaren etekinak euskal preso politikoak sustengatzeko izango dira.

3,50€ erreximenta untzi txikia eta 5€ untzi handia salduko dira. Fruitu gorrien erreximentak 4€tan.

Erreximenten zerrenda:
- Fruitu gorri erreximenta ( marrubi, mugurdi, andere mahats beltz, ahabi, masusta, andere-mahats)
- Fruitu gorri erreximenta ( mugurdi, marrubi, masusta, andere mahats beltz)
- Mugurdi, piku, arabarba erreximenta.
- Brinoi/ arabarba erreximenta.
- Aran hori erreximenta.
- Bidarraiko aran gorri erreximenta.
- Bidarraiko aran gorri/jengibre erreximenta.
- Piku erreximenta.
-Piku/ sagar erreximenta.
- Piku/ mugurdi/ masusta/ marrubi erreximenta.
- Piku/mugurdi erreximenta.
- Piku/hur erreximenta.
- Mertxika xabal/ kanela erreximenta.
- Mertxika/ Valenciako meloi erreximenta.
- Melotria scabra
- Gindilak

Oroitarazten dizuet, iaz, 500€ eman ditudala preso eta iheslarientzat zuei esker eta 2017. urtean 19. urtea dela " presoentzat erreximenta salmenta egiten dudala.

Etiquetas: