Metroa eztabaidan: “NORK ERABAKI?” Mahaingurua Koldo Mitxelenan

Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimenduak Koldo Mitxelenan bi mahainguru antolatu ditu eztabaida publikoa sustatzeko.

Martxoaren 1ean, asteartearekin, arratsaldeko 7etan, “Nork erabaki?” izenburupean, erabakietan herritarren partehartzeari buruz arituko dira:
 -Gamonal auzoko (Burgos) bizilagunak: “Gamonal auzoan espekulazioaren aurkako borrokak – Instituzioak, partehartzea eta gatazka”.
 -Josu Larrinaga (EHUko “Parte Hartuz” ikerketa taldeko kidea): “Parte hartze prozesuak: demokrazia sakontzeko bideak ala inposaketa makillatzeko trikimailuak?”
 -“Satorralaia” bizilagunen mugimenduko kideak: “Partehartzea versus inposaketa Metroaren auzian”.

Martxoaren 9an, arratsaldeko 7etan, Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko da, honako hizlariekin:
 -Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia)
 -Iosu iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria)
 -Oskar Bordes (Eusko Treneko langilea eta LABeko kidea)
 -Raul Mendez (Metro Bilbao-ko langilea eta Bilboko Garraioen Liburu Zuria izeneko txostenaren egileetako bat).

Etiquetas: