Behobiako jaiak 2016

Ostitala 29
- 17:00: Margo lehiaketa haur eta gazteentzat, Plaza txikian edo Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat.
- 18:30: XXVIII. Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa, "Baloi bakar bat ere ez barrura" Plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik.
- 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko.
- 19:00: Haur danborrada, Erraldoi eta buruhaundiak, dultzainero eta eskusoinularien desfilea auzotik.
- 19:30-21:00: Pintxo pote, Plaza txikiko txosnetan.
- 22:30: XXXIII. Faisaien Irlako Jaialdia, folklore dantza talde baten emanaldiarekin. Su artifizialen bilduma batekin, Zaragozako Piroteknia Zaragozanak programatua eta zuzendua.
- 24:00: Orquesta Tsunami musika taldearen emanaldia.

Larunbata 30
- 09:30-11:30: Arrantza lehiaketa, haur eta gazteentzat, Faisai irlako barandatik hasi eta Nazioarteko Zubiraino, 16 urte artekoentzat. Nahiz eta gurasoen laguntza izan, haurrak izan daitezela parte hartzen dutenak.
- 15:30: Munduko TRUK Txapelketa. Izena emateko epearen amaiera 16:00tan.
- 16:00: HAURRENTZAKO JOKOAK ondorengo programarekin:
    - 16:15: Haurrentzako toka jaurtiketa, apuntatzeko epea 16:45ak arte. Gaztelu puzgarriak txikienentzat. Joku desberdinak: igela, ahateen arrantza, zaku lasterketa....ZEZEN MEKANIKOA, SURG TAULA ETA BUBBLE GAMES (6 bola txiki)
    - 17:00: Plaztikozko Motorren VI. Lasterketa, Plazatxoko taka-taka zirkuitoan, 4 urterarte. Parte hartzaile bakoitzak bere monoplaza ekarri beharko du. Gure mekanikoek errebisioa pasako dute trukaturik ez daudela zihurtatzeko.
    - 18:00: Aparraren jai erraldoia. Ez ahaztu bainujantzia, beso flotagailuak, igerilekuko betaurrekoak eta txankletak.
- 18:30: "Adardun alaiak" XXXI. Barraskilo Txapelketa Nagusia, gaizki neurtutako 100 cm-ko zirkuitu sendo eta loratuan, eta ur-ontziaren mailatik metro 1 gainetik. Parte hartzaile bakoitzak ale bakar bat ekar dezake. Izen ematea 18:00tatik 18:30ra izango da. Oso garrantzitsua: ezarritako ordutegian izena ematen ez duenak ezingo du parte hartu. Lasterketari hasiera ematerakoan ez dira izen-emate gehiago onartuko.
- 19:30: Ez Ohiko Kontzertua Parrokian, ATZOKOAK eta SAN MARTZIAL Unitate Pastoraleko abesbatzen eskutik.
- 20:00: 53. ZERBITZARI-LASTERKETA tradizionala, hurrengo ibilbidearekin: Alde Zaharreko Belodromo Olinpikoaren tarte bat, Bidasoaren ur-ertzetako bidegorriaren pista eta denboraren tunela. Trinkete jatetxe-Ostatuaren XI. Sari Nagusia. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da: uztailak 28tik uztailak 30raino eguerdiko 12ak baino lehen Trinkete Ostatuan.
- 19:00-21:00: Jaiak alaituz ibiliko da "BURRUNDA ELEKTROTXARANGA"
- 23:00: Bailes y música de todos los tiempos en la Discofesta de la sala aire libre de "Discoteca Pausoko"
- 23:00: Musika saioa eta dantzaldia garai guztietako musikarekin Pausuko Diskotekan egingo den diskofestan.
- 23:00: Mozorro jaialdia zinemari buruzko gaiarekin 3 sari izango dira hiru mozorro onenentzat bai bakarka edo taldean aurkeztu. Arratsaldean txosnan izena eman gaueko 12ak baino lehen.

Igandea 31
- 11:00-13:00: Familia behartsuentzat janari bilketa. Auzo Elkarteko lokalean (esnea edo gosaltzeko produktuak eskertuko dira).
- 11:00: Meza Nagusia, Jesusen Bihotza Parrokian, auzkoko zenduen alde; San Martzialeko Batasun Pastoraleko Abesbatzak kantatuko du. Amaieran, "San Inazioren Martxa" interpretatuko da. Mezaren ondoren, trikitilariek kaleak girotuko dituzte.
- 11:30: Patata-tortila lehiaketa. Auzoko eraikin berrian. Lan tresnak parte hartzaileek jarriko dituzte, osagaiak antolakuntzak. Goxo-goxoak egin!!!
- 12:00: Auzoarteko Toka jaurtiketa nagusia. Trofeoa emango zaio auzoko onenari. 12:30tan itxiko de izenematea.
- 12:05: Plaza txikian:
    Herri kirolak: 7 modalitate desberdin+3 harri mota desberdinen altxaldia. Lasto altxaldia, trontza saioa, zaku lasterketa, ingudea, orga jokoa 300kg-ko gurdiarekin, fardo jaurtiketa altuera proba, aizkora saioa 5 metroko altueran, agura.
- 14:00: Ohiko Picón Piconière.
- 14:00: Bazkari Herrikoia C.D. Behobiak antolatuta, eraikin berriaren jangelan.
- 17:30: "16ko Emakume Mardulak" XXVI. Saria. Toka jaurtiketa aparta, federatu gabeko auzoko emakumeentzat. 18:00tan itxiko da izenematea.
- 18:00: "Behobiako Errepublika Independentearen" zeharreko 62. UMOREZKO TOURRA, Mendipeko pilotalekutik abiatuta.
- 18:15h-19:00: "Kathsere y cía" - ren eskutik danza del vientre eta fusio emanaldia.
- 19:00: Ibilbidearen zailtasunen gainetik, zulaketen gainetik eta "bizikleta eroren bat" agertu arren, Tourra Plaza txikiko Boulevardeko helmugara iritsiko da.
- 20:00-21:00: Behobiako zezen plaza goranean zezentxoak askatuko dira.
- 22:00: Jaien amaiera.

Etiquetas: