Geu ere izan ginen errefuxiatuak. 80 Urteurrena. Irailak 4

cartelFrankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataforma.- Garai hauetan, milaka errefuxiatuk Europako ateetan jotzen dutenean beren igarotzeko eskubideak aldarrikatuz, Frankismoren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak datorren igandean, irailaren 4an, altxatutako militarrek Irun hartu zuten 80. urteurrenean, elkarretaratzera deitu du Santiago zubian eguerdiko 12etan.

Egun haietan, gure herriko gizonak, bati bat adintsuak, eta milaka emakume zahar eta gazte, beren seme-alabak, ilobak eta bilobak estu babesturik zubi hori zeharkatuz, errefuxiatu bihurtu ziren. Atzean utzi zuten, egungo milaka siriarrek, afganiarrek eta beste herrialdetako herritarrek bezala, guda, heriotza eta izua. Batzuk ez ziren inoiz itzuli, bestetzuk, itzulita, frankismoaren jazarpena pairatu zuten urte luzeetan. Guzti horiei omenaldia eskaini nahi diegu hurrengo irailaren 4an zeharkatu behar izan zuten zubian bertan, zubia bera munduko errefuxiatu guztien ikur bilakatuz.

Etiquetas: