El Espazioko jarduerak otsailan

1.- DESGAITASUNA ETA ENPLEGUARI BURUZKO HITZALDIA (2 orduko iraupena)
Ezgaitasun agiria edo Laneko Ezgaitasun Iraunkorra duten eta lan bila dabiltzan pertsonei zuzendutako jarduera. Gure eskualdean dauden Lan Aukerei buruzko informazioa emango da tailerrean. Gainera, ezgaitasunarekin eta enpleguarekin lotutako zalantzak argitu ahalko dituzte.
Data: Otsailaren 7an Ordutegia; 10:00etan El Espazion.
Emailea; Katealegaia

2.-IKASI SARE SOZIALAK ETA APPAK LANA AURKITZEKO ERABILTZEN(10 orduko iraupena)
Enpresek langileak bilatzeko erabiltzen dituzten tresnak aldatu egiten ari dira; besteak beste, teknologia berrien ondorioz. Sare sozialak eta APPak (sakelako telefonorako aplikazioak) gorantz ari dira, eta eskura ditugu. Horregatik, ikastaro honetan, ikasiko duzu nola kudeatu behar dituzun zuk nahi duzun lana aurkitzeko. Jakingo duzu zein diren APP interesgarrienak, sakelako zure gailuan instalatu ahalko dituzu, eta lehenengo pausoak ematen ikasiko duzu. Era berean, sare sozial profesionalak ezagutuko dituzu, eta zure profila sortu ahalko duzu. Gainera, aholkuak emango dizkizugu, sareen bidez enpresekin harremanetan jartzeko, lan-eskaintzak bilatzeko eta profil profesional interesgarria sortzeko. Talde bat euskeraz eta beste talde bat gazteleraz. . Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Otsailaren 20,21 eta 23an Ordutegia; 09:30etatik 13:00etara El Espazion.
Data: Otsailaren 27,28 eta martxoaren 2an Ordutegia; 09:30etatik 13:00etara El Espazion.

3.-AKITANIA ALDEAN LANA BILATZEKO BITARTEKOEI BURUZKO INFORMAZIOA ( 4 orduko Iraupena)
Akitaniako lan merkatuari buruzko informazioa. Gaur egun kontratatzen diren sektoreak eta profesionalak. Lan bila dabilen pertsona batek erabili ahal dituen bitartekoak eta iturriak. Saioa frantsesez izanen da Tailerra burutuko da frantziarren aholkularitzarekin. Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Otsailaren 16an Ordutegia; 09:00etan El Espazion.

4- PRESTATU ZURE CURRICULUM VITAE-A ETA MOTIBAZIO ESKUTITZA FRANTSESEZ ( 5 orduko iraupena)
Profil profesional bakoitzarentzat zeintzuk diren curriculum eredu egokienak jakiteko, baita hautagaitza jakin batzuetarako zeintzuk diren motibazio eskutitzik egokienak ere. curriculum vitae-a eredu frantsesen edo CV Europarraren ereduen arabera prestatzeko eta berrikusteko aukera.Saioa frantsesez izanen da.
Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Otsailaren 27 , Ordutegia; 9:00 tan , El Espazion

5.-PRESTATU ETA ENTRENATU LAN ELKARRIZKETAK FRANTSESEZ. ( 5 orduko iraupena).
Hiztunen arteko alde kulturalak ezagutzea eta horrek dauzkan ondorioak komunikazioa lan elkarrizketa batean gidatzekoan. Hainbat tresna erabiltzea Frantziako lan elkarrizketa bat prestatzeko. Lan elkarrizketen simulazioa. Saioa frantsesez izanen da. Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Otsailaren 28an , Ordutegia; 9:00 tan , El Espazion

6.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Otsailaren 13an Ordutegia; 16:00etan El Espazion

7.- SORTU ZEURE CV ETA KUDEA EZAZU POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ (iraupena: 3 ordu)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.
Data: Otsailaren 8an Ordutegia; 09:30etan El Espazion

8. NORBERAREN HAUTAGAITZA. ENPRESEN ZERRENDAK LORTZEA
Enpresek kontratazioak egiteko beharrari aurre hartu nahi badiozu eta haiekin harremanetan zuzenean jarri nahi baduzu, hauxe da zure tailerra. Enpresa espezifikoak bilatzen ikasiko duzu, webaren bidez, datu-baseetan eta enpresa katalogoetan, eta zure hautagaitzak planifikatzen ere ikasiko duzu. Posta elektronikoa erabil dezazun, zure CV-a informatika artxibo batean eduki dezazun eta Internet erabiltzen jakin dezazun, ez duzu besterik behar.
Data: Otsailaren 22an , Ordutegia:9:30 tan, , El Espazion.

9.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak
Datak Otsailaren 15ean Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

10.- EMAN IZENA ABLEETAN, (iraupena: 3 ordu)
Bertan, aldi baterako laneko enpresetako inprimakietan zure CV erregistratzen ikasiko duzu.
Data: Otsailaren 21 ean. Ordutegia, 9:30etan, El Espazioan

11- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (IRAUPENA: 3 ORDU).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Data: Otsailaren 17an, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.

12.- AUTONOMO GISA ALTA EMATEKO IZAPIDEAK (iraupena: 2 ordu)
Norberaren enpresa gisa (autonomoa) alta emateko jarraitu beharreko izapideei buruzko informazioa, bestelako forma
juridiko, betebehar fiskal eta laboralekiko aldeak
Data: Otsailaren 23an, Ordutegia, 9:00tan, El Espazion.

13.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar- baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak
Data: Otsailaren 22an. Ordutegia;12:00tan El Espazion.
Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: