Garaipenekin urteari amaiera eman dio Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak: Patxi Moreno Gipuzkoako Jubenil eta Kadeteko txapelduna

Pasa den ostiralean, abenduak 30, Gros Xake Taldeak Donostian , Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, Gipuzkoako Jubenilen eta Kadeteen Banakako Txapelketari amaiera eman zitzaion. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak hiru ordezkari izan ditu bertan. Ibai Dorronsoro Juvenila, sailkapen nagusiko 4.a, eta Patxi Moreno (zerrendako bigarrena) eta Ander Tafall (rankingeko 5.a) “kadeteak”. Hiruak oso lan txukuna egin zuten txapelketan zehar eta sarietan amaitzeko aukeretan bili ziren beti.

Txapelketako 7 txanden ondoren Patxi Moreno, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubekoa, Gipuzkoako Jubenil Txapelketa irabazi zuen, txapelketako 7 partidetan 5,5 punto egin ondoren. José Luis Muñoz eta Ander Martín podiuma osatu zuten, txapelduneren puntu berdinak egin ondoren. Ibai Dorronsoro, tituloaren defendatzailea, laugarren postua lortu zuen.

Patxi Morenok kadetea ere irabazi zuen, elkarrekin jokatutako txapelketan bi tiruloak jokoan baitzeuden. Ander Tafall Hondarribia-Marlaxka Xake Klubekoa ere, 4,5 punto egin eta gero, txapelketako 5. postuan amaitu zuen eta Kadeteetako sailkapenan 2. postua lortu zuen, Iker Martínez, 4 punturekin, Kadeetan 3. postua lortu zuen.

Etiquetas: