Mozal Legeaz baliatu da Eusko Jaurlaritza Donostian hainbat herri mugimenduk “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren atarian egindako elkarretaratzea zigortzeko

Joan den azaroaren 16ean,  hainbat herri mugimenduko 200 lagun inguruk elkarretaratzea egin genuen Donostiako Udaletxearen Alderdi Ederreko terrazaren ondan,  hain zuzen ere egun hartan Donostiako udaletxean “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”aren  hasiera ekitaldia zela eta. Izan ere, Donostia hitz-hitz “Demokrazioaren Munduko Hiruburu” gisa aurkezten zuen Udal Gobernuak  jardunaldien egitarauan,  eta adar-jotze horren aurrean, gure hirian dauden demokrazia eta partehartze falta egoera nabarmenak ikustarazi nahi genituen.

Gaur salatzen dugu 100 euroko isuna ezarri diola Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elkarretaratze haren jakinarazpena Ertzaintzan egin zuen “Satorralaia” bizilagunen mugimenduko  --metroaren pasantearen aurkakoa-- kideari. Jakinarazpena legeak agintzen duen bezala eginda ere, isuna. Zergatik eta, udaletxearen Ijentea kaleko atariaren aurrean iragarri genuen elkarretaratzea Udaletxearen Alder Ederreko atarira lekualdatu genuelako soil-soilik. Foroko partehartzaileek Udaletxera sartzeko atari hori erabili behar zutela jakin genuenean erabaki genuen lekualdaketa hori. Bestalde, bildutako jende eta hainbat talde sozialek eramandako pankarten kopurua ikusita, Ijentea kalean bilduz gero, trafikoa oztopatuko genukeen. Elkarretaratzea Alderdi Ederreko parkera aldatuz, jardunaldietako partaideek pankartak lasai irakurtzeko eta hiriko mugimendi sozialetako kideekin zuzenean hitzegiteko aukera izan zuten gainera. Asko eskertu zuten hori nazioarteko partaideek batipat, Donostiako egoerari buruz informatzeko asmoz denbora dexentean manifestariekin hizketan egon zirelarik.

Alabaina, Eusko Jaurlaritza Mozal Legeaz baliatu da berriro, herri mugimenduak demokrazioa gehiago eskatzeagatik isun batekin zigortzeko, Segurtasun sailaren bidez.

Donostiako metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: