Bidasoaldeko Eskolarteko 2017ko Xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian da

Hondarribia Marlaxka xake klubak antolatuta, Irunen jokatuko den eta Gipuzkoako Eskolarteko 2017ko Txapelketara sailkatzeko balio duen xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian da. Hondarribiak eta Irunek osatzen duten guneari dagokiona.

10 minutu (Finish) partidatako 5 txandetako Suitzar sitemako txapelketa aurreikusi dute, baina honek aldaketak izan ditzazke, izen ematen duten hauerren kopuruaren baitan. Parte hartzeko Ikasturte honetako, 2016-2017, Eskola kirolean izena emana izatea ezin bestekoa da.

 · BIDASOALDEKO ESKOLARTEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2017:
    - BENJAMINAK (2007an eta 2008an jaiotakoak)
    - ALEBINAK (2005an eta 2006an jaiotakoak)
    - INFANTILAK (2003an eta 2004an jaiotakoak)

 · JOKO ARETOA: Landetxa Auzo Egoitza, Bizkaia kalea, 15 (Ventas, Irun)

 · DATA: 2017ko urtarrilaren 27an, ostirala, 17:45etik aurrera

Parte hartzea baieztatzeko, urtarrilaren 25a baino lehen, ondorengo telefonora deitu: 635 702 745 (Carlos Pascual) edo idatzi cpascualirun@gmail.com helbidera.

Etiquetas: