Irungo EH Bildu eta klausula sozialak

Euskal herriak bizi izan duen, eta oraindik bizi duen, krisi ekonomikoaren testuinguruan asko izan dira esparru ezberdinetan eman diren atzerapausuak, baina modu nabariagoan eman da gizarte eskubideen arloan. Ezarri diren erreformen eta neurrien ondorioz kalitatezko enplegua erasotua izan da etengabe, patronalen interesak babesteko. Horren ondorioak ezagunak dira: lan eskubideen galera, prekarizazioa, malgutasuna kontratazioan eta lan harremanetan...

Klausula sozialak dira instituzio publikoek eskuetan duten tresna bat aipatu desorekak murrizteko. Bide honetan, Kontratazio eta erosketa publikoa lehen mailako bitartekoa izan daiteke, esate baterako,  legeriak bestelako kontratazio publiko bat egiteko eskaintzen duen aukera mugaraino eramateko.

Euskal Herrian. 2014tik, EH Bilduren ekimenez, hainbat udaletan onartu dira, Donostiakoan eta Gasteizkoan, esaterako. Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Diputazioan ere indarrean jarri ziren.

Azkenean, urte batzuetako eskaerari erantzunez, Irungo udalak gaiari heltzea erabaki du, eta gure taldeak ganorazko ekarpena egin du, alde batetik bidezkoa delako, eta bestetik sistema publikoaren orekarako gaitasunean sinesten dugulako.

Ildo horretatik, dokumentu bat osatu dugu honako printzipio hauek ardatz dituena:
  - Udal langileen lan baldintzak bermatzea, herrialdeko lan hitzarmena betetzea exijituz, esaterako
  - Lan hitzarmenak errespetatzea
  - Ingurumen irizpideak ziurtatzea
  - Euskararen presentzia bermatzea
  - Genero ikuspegia bermatzea
  - Ezgaitasunen bat duten pertsonen presentzia bermatzea

Orain dela aste batzuk Irungo Udal gobernuak aurkeztu zigun gabezi handiak zituen dokumentu bat. Bertan, konpromiso eta borondate nahikorik ez zegoela antzematen genuen. Esaterako, ez ziren guretzat oinarrizkoak diren klausula batzuk aipatzen, hala nola: justizia fiskala, bidezko merkataritza eta hizkuntz eskubideen babesarekin zerikusia dutenak. Hauen lanketa zehatza txertatu dugu, eta baita baremazio berri bat ere.

Honetaz gain, dokumentu osoan erabiltzen den hizkuntzak ez zuela klasusulen aplikazioa bermatzen konturatu ginen, eta hori dela eta “ahalko dute” aditz lokuzioa “beharko dute”-ren ordez aldatzea planteatu dugu, hauxe baita, gure iritziz, konpromiso sendo bat erakusteko modu egokia.
Era berean, klausula sozial hauen aplikazioa kontratu guztietan aplikatzeko derrigortasuna txertatu dugu, kontratu txikiak instrukzioen aplikazio-eremutik kanpo uzten baitziren.

Bestalde, kontratatzeko debekuak txertatu ditugu, Gaztela Mantxako jatorrizko araudiak ere markatzen zuen bezala. Eta gure taldeak oso garrantzitsutzat jotzen duen beste puntu bat ere, hiritarren parte hartzearena, alegia, parte hartze eta eztabaidarako organo bat sustatzea, gai honetan aldaketak planteatzeari begira.
Hauek zein beste batzuk, ondoko dokumentuan xehetasunez azaldu ditugu. Denbora luzeko lanketa egin dugu, benetan, uste dugulako klausula hauekin langileen oinarrizko baldintzak eta kalitatezko enplegua bultzatzeaz gain, bertako enpresei ere onura eragiten dietela.

Bukatzeko, oposizio eraikitzailetik Irundarron ongizateren hobekuntza ardatz izanda, udal gobernuari lanean jarraitzeko eta ekarpenak egiten jarraitzeko gure konpromisoa adierazi nahi diogu,

Hauen eraketarako, ondoko iturri hauek erabili ditugu:
  - Instrucción para la incorporación de cláusulas sociales en la contratación pública del ayuntamiento de Gares / Puente La Reina.
  - Guía para la inclusión de claúsulas de carácter social en la contratación de la administración de la comunidad autónoma de las Illes Balears y su sector público instrumental.
  - Reglamento de Castilla- La Mancha, la instrucción del Consejo de Gobierno Autonómico del 18 de octubre de 2016 sobre la inclusión de cláusulas sociales».
  - “Las claúsulas sociales en la contratación pública” de Pilar Batet Jiménez. Jefa de la Sección de Contratación.Excma. Diputación Provincial de Castellón.
  - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 11/2014 FORU ARAUA, urriaren 29koa, erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko kontratu klausulak foru sektore publikoko kontratazioan txerta tzekoa / DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA NORMA FORAL 11/2014, de 29 de octubre, de incorporación de cláusulas contractuales relativas a la compra pública socialmente responsable en la contratación del sector público foral.

Etiquetas: