2017ko apirilaren 9ko kronika Irunen

foto

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Felipe acelera, que viene la tercera", "Felipe tirano, Irun Republicano"....

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on guztioi

Aurten ere elkartu gara hemen apirilaren 14a, II. Errepublika aldarrikatu zen eguna ospatzeko. Aurtengoa 86. Urtemuga izango da.

Aurtengoarekin, badira 12 urte elkartzen garela apirilaren 14aren aurreko igandean Errepublika omentzeko, ospatzeko eta aldarrikatzeko.

12 urte hauetako bakoitzean “ea aurtengoa azkena den” pentsatzen dugu. Alegia, ea hurrengoan ez dugun bandera masta honetan altxatu behar eta horrela egin beharrean, finkoa dagoen balkoian.

Ea ez dugun oholtza honetara altxatu behar Errepublika omentzeko eta aldarrikatzeko.

Ea ez dugun egun hori erabili behar sistema monarkiko honen lan prekarietatea eta langabezia, etxegabetzeak, pribatizazioak, ustelkeria, askatasun eta eskubideen eza, desberdintasuna eta abar.

 Baina, kontua da 12 urte hauetan gauza bera esaten jarraitzen dugula.

Ez dugu monarkiarik nahi. Errepublika defendatzen dugu. Herriaren Errepublika. Errepublika langile guztiok biltzeko elementu gisa, eta, aldi berean, herri guztiak biltzekoa, askatasuna, berdintasuna, elkartasuna, laikotasuna, izaera publikoaren defentsa, autodeterminazioa defendatzeko, eta azken finean, herriaren burujabetza. Sistema honek kendu digun guztia defendatzeko.

Asmoa da ekitaldi honek balio izatea gaur egun gureak egiten eta aldarrikatzen segitzen ditugun ideiak defendatu eta haien alde borroka egin zuten guztiak gogora ekartzeko eta omentzeko. Era berean, deialdi bat egiten dugu, behingoz, erregimen honi nahikoa dela esateko, eta etsipenean eta desengainuan  ez murgiltzeko.

Gogoan ditugu, baita ere, gaur gurekin ez dauden eta gure aldarrikapenak bereak egin zituzten haiek: gure oroipenean jarraitzen dute guztiek. Miguel Sánchez, José Luís Santamaría, Antonio García Fresnedo y Ricardo Sánchez Urolategui, Paco Lusa, Carlos Goñi eta Marcelo Usabiaga.

Gora Errepublika!
Gora apirilaren 14a!

Bandera altxatzea San Juan plazan

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.

Herri Bazkaria

Bukatzeko 40 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.

Argazkiak: https://photos.google.com/share/AF1QipNtpm3hW4SgbSbmWiyDGCsj_jfHx9Hnmsy1...

Etiquetas: