Greba Carrefour-Oiartzun

fotoELA.- Datozen apirilaren 15, 18 eta 28an Carrefour-Oiartzungo plantilak greba aurreikusi du euren lan baldintzen negoziaketa eza dela eta. Kolektibo honek 4 urte daramatza soldata izoztuekin eta azken  hitzarmen estataren sinaduraren ondorioz urteko 28 ordu gehiagoko jardunaldia pairatzen dute. Bestalde, 2014 eta 2015 urteetan aldi baterako kontratazioa 300 pertsonara ere iritxi zen, guztiak kotratazio partzialarekin sartzen zirelarik.

Lan erreforma desberdinek ikaragarri zigortu duten kolektiboa da, denbora luzez lan prekarietatea pairatu duena eta aldiz, 2016. urtean 2351 milioi euroko irabaziak izan dituen multinazional batentzat lanean ari dira, Euskal Herrian hilean 500 eurogatik kutxazainak aldi baterako kontratatzen ari den multinazionala.

Azpimarratzekoa da bertako langileek elikagaigintza merkataritzako gipuzkoako hitzarmena aplikatzen zaienekin alderatuta 60 ordu gehiago lan egiten dituztela urtean eta oinarritik 4000 euro baina gehiagoko aldea dagoela kategoria berdina dutenen artean. Gainera, aintzinatasunaren plusaren erregulazio desberdina dela eta bata eta bestearen arteko aldea hazi egiten da denbora pasa ahala.

Beraz, argia da lan baldintzen hobekuntzak negoziatzeko arrazoi nahiko dagoela, ez bakarrik soldatari dagokionean, baita aldi baterako enplegu eta enplegu partzialaren muga erregulatzeko zein kontziliaketa arauak hobetzeko besteak beste.

Etiquetas: