Xantalen 2017

Bostgarren urtez, Alde Zaharra-San Juan Auzo elkarteak ekitaldi desberdinak antolatu ditu Ama Xantalen (abuztuak 18), auzoko zaindariaren eguna dela eta.

Abuztuak 18ko ekitaldiak
ERMITAREN IREKIERA
Ama Xantalen egunean, hilak 18an, 17:00tatik 19:30tara ermita irekita egongo da doako sarrerarekin, nahi duen orok bisitatu ahal izango du ermita, bertako erakusketa eta erromatar aztarnak ikusteko aukerarekin. Oiasso museoari bere laguntza eskertu nahi diogu.

Abuztuak 19ko ekitaldiak
ERMITAREN IREKIERA, MEZA, IV. TXAPELAUNDI SARIA
Egun “handia” eta ekitaldi garrantzitsu eta ohikoenak bilduko dituena, larunbata, hilak 19an izango da.

Ermita goizeko 10.00etatik egongo da irekita.

11:30etan meza ospatuko da ermitan auzoko hildakoen alde, Atzokoak abesbatzak parte hartuko duelarik. Junkaleko parrokiko laguntza eta inplikazioa eskertu nahi dugu, meza berreskuratu zen lehenengo urtetik jende ugari biltzen duen ekitaldia izanik, auzokideen elkargune bilakatu dela adierazi nahi genuke.

Laugarren urtez jarraian, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak, “Txapelaundi Saria”ren bitartez, auzoko sustapen, hobekuntza eta garapenean nabarmendu direnen lana aitortu nahi du. Aurtengoan, Auzo Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak saria meza ostean Maria Luisa Jimenez “Mari”ri emango dio. “Mari”, bere senar Jose Antonio Gonzalez “Pepe”rekin batera, karrika Nagusiko Manolo tabernaren sortzaile eta jabe izanda, bere izaera eta auzoaren eta auzokideen alde egindako lanaren aitortza izan nahi du sari honek. “Mari” sukaldetik edo tabernako barratik egindako lanaren ondorioz eta bertako bizilagun izanik, auzoko historiaren zati da, eta gaur egun ere, sarritan aurki daiteke egun bere seme Jose Marik gidatzen duen tabernan. Lanari eskainitako bizi oso bat, 50 urte baino gehiago egin ditu establezimendu ezagun honen zuzendaritzaren aurrean, hiriko eta auzoko edozein ekimenetan laguntzeko beti prest egon delarik.

Sariaren banaketa 12:20ak inguruan izango da ermitako plazatxoan, honen ostean hamaiketako xume bat egongo da bertaratzen diren guztientzako, horrelako egun berezian auzokideen arteko anaitasuna sustatzeko asmoz. Hamaiketakoa Atzokoak Abesbatzakoek abesti herrikoiez girotuko dute

Abuztuak 20ko ekitaldiak
DIANA ETA BANDAREN KONTZERTUA
Igandean, hilak 20an, 9tatik aurrera “Irungo Txistulari Taldea”ren eskutik Diana izango dugu auzoko kaleetan zehar.

13tan, Urdanibia plazan, bigarren urtez jarraian “Irun Hiria Musika Banda”ren kontzertua izango da Xantalen eta auzokide guztien omenez, Primitivo Azpiazuren “Marcha de Xantalen” ere joko dutelarik.

Etiquetas: