Larunbatean Tosura martxa

Jakingo duzuenez azaroak 27an berriro abiarazi zituzten Ibarbengoako parkingaren obrak. Obren hasiera berri hau, orain arteko prozedura guztiak bezala irregulartasunez josita egon da. Alde batetik eusko jaurlaritza izkutuko akordio batera heldu zen Viviendas de Vizcaya konstruktoragaz, obra eremua handit ahal izateko, eta bestetik,Getxoko Udalak landan bertan bizi den auzokideari errolda ukatu dio landan etxolarik ez dagoela argudiatuz.

Obren hasierak ezustean harrapatu gintuen arren, ez daukagu etsitzeko asmorik, horregatik Zapatu honetan abenduak 16 Bidezabaleko metro geltokitik arrastiko 5etan irtengo den martxa etortzeko deia luzatzen dizuegu. Ikusgarriagoa izateko eta Andra mariren suntsipenak ekarriko duen kutsadura salatzeko buzo zuri eta makarillak banatuko ditugu martxa baino lehenago.

Lurra gara bere burua defendatzen!

Etiquetas: