Enplegu Azoka baino gehiago izango da XIX. Enpleguaren Astea

Bidasoa bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, sei tailer antolatu dituzte, Enpleguaren Astearen XIX. edizioaren harira. Helburua da langabeei lan eskaintzak hurbiltzea, sektorez-sektore, eta enplegua modu aktiboan bilatzeko motibazioa zabaltzea.

Maiatzaren 22ko egitaraua, Ficoban
 - 10:00-10:20: Nazioarteko lan mugikortasuna.  Lanbide Eures-ek eskainiko du.
 - 10:30-10:50: Lan aukerak ostalaritzako sektorean.  Atalaia Jatetxeko Iñaki Muguruzak eskainiko du.
 - 11:00-11:20: Lan aukerak pertsonentzako zerbitzuen sektorean. Caser Residencial-eko Laura Rodriguezek eskainiko du.
 - 11:30-11:50: Behar profesional berriak, industria 4.0 teknologietan integratzeko. Idom Consulting-ek eskainiko du.
 - 12:00-12:20: Urritasuna eta enplegua. Integrak eskainiko du.
 - 12:30-12:50: Marka pertsonala, lana bilatzeko. Enimedia . Marketing Onlinek eskainiko du.    

Tailerren helburua da, besteak beste, hiritarrei sektore ezberdinen lan errealitatea hurbiltzea, profilak eta eskakizunak ikusi araztea, eta lan merkatuan dauden formazio aukerak erakustea.

XIX. Enpleguaren Astea
www.elespazio.com web gunean izena eman ahal izan dute parte hartzaileek, maiatzaren 8, 9 eta 10ean. Hiru eskaintza hautatu ahal izan dituzte, gehienez.

Izena eman dutenen artean, eskaintza bakoitzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak aukeratuko dituzte. Maiatzaren 22an, aurrez-aurreko elkarrizketak egingo dituzte Ficoban.

Bestalde, aurreko edizioetan egin izan den bezala, hautatze entitate eta enpresei zuzendutako gunea egongo da. Bertan, lana bilatzeko zerbitzuen eta eskaintzen berri izango dute interesa dutenek, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Zenbait eskaintzatan izena eman duten pertsonei, edo kualifikaziorik ez dutenei erraztasunak emateko modua izango da. 60 entitate publiko eta pribatu izango dira parte hartzaileak.

Guztira 30 entitate joango dira maiatzaren 22an FICOBAra, hautatze elkarrizketak egiteko. 103 eskaintza egongo dira, 160 lanposturentzat.

Sarbide libreko gunea prestatuko dute FICOBAko beheko solairuan. Bertan, enplegua kudeatzen duten 30 entitatek enplegua lortzeko dituzten eskaintzak eta zerbitzuak aurkeztuko dizkiete hurbiltzen direnei.  www.elespazio.com web gunean ikus daiteke zeintzuk izango diren enpresa horiek. Interesa duten pertsonek curriculum vitae-a eraman beharko dute, eskura.

Beste tailerrak El Espazion
“Prestatu Curriculum Vitae-a eta Aurkezpen Gutuna” tailerra eskainiko dute maiatzaren 17an, 9:00etatik 12:00etara, El Espazio bulegoetan, Anakan. Bestalde, maiatzaren 18an, 9:00etatik 12:00etara, “Arrakastaz gainditu lan elkarrizketa” tailerra eskainiko dute.

Etiquetas: