CONNECT Innovation Bai! Proiektuko batzordearen lehen bilera, Iparralden izan den erakunde aldaketa handiaren ondoren

Bidasoa bizirik-ek bilera antolatu du Connect Innovation Bai! programako parte hartzaileekin, 2016 urtean izan dituen emaitzak, eta 2017rako ekintzak aurkezteko.

Bidasoa bizirik-ek zuzentzen du proiektua, eta Irungo Udalak, Mondragon Unibertsitateak, ESTIAk, Gaiak eta Communauté Agglomération Pays Basque (erakunde berria da, lehengo Agglomération Sud Pays Basquekoak ez ezik, Ipar Euskal Herriko udalerri guztiak barne hartzen dituena).

Europan aurrera eramaten ari diren berrikuntza estrategiekin bat egiteko helburua du CONNECT Innovation bai! Programak. Enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lan egitea du xede, eta, gainera, berritasun gisa, berrikuntzan eta joera berrietan interesa duten pertsonentzako tailer irekiak antolatuko ditu, haien erabilera gertutik ezagutu ahal izan dezaten: 3d inpresioa, errealitate handitua etab.

Programa horri esker, mugaz gaindiko 14 jarduera garatzen ari dira, ekonomia, gizarte eta ingurumen arlokoak. Berrikuntzako lurraldeko estrategietan lanean ari dira, Bidasoaren bi aldeetako aktoreak inplikatuko dituen lankidetza proiektuak lortzeko. Sustatuko ditu, era berean, Kooperazio proiektuak manufaktura-industriaren, industria sortzailearen, agroelikadurako industriarekin eta kirolaren, nautikaren eta mendeko pertsonentzako zerbitzuen moduko sektore ezberdinetako enpresekin.

Proiektuaren %65 diruz lagundua dago, FEDER Europako funtsei esker, POCTEFA 2014-2020 programaren bidez (Espainia-Frantzia-Andorra lurralde lankidetza programa). POCTEFAren helburua da integrazio ekonomiko eta soziala indartzea, Espainia-Frantzia-Andorra eremuan.

Batzordearen garrantzia
2016 urteko emaitzak birpasatzeko eta 2017an egin beharreko ekintzak mahai gainean jartzeko balio izan du. Garrantzi handiko hitzordua izan da, Communauté Agglomération Pays Basque erakundearen lehena zelako, udalerri berriak barne hartu eta gero. Hori dela eta, egindako ekintzen, eta egin beharrekoen errepaso zorrotzagoa egin da. Horien artean, inguruko enpresa industrialei babesa, 4.0 industrian txertatzeko.

Urteko lehen seihilekoko jarduera nagusietako bat aurkeztu zuten bileran: berrikuntzari babesa emateko mugaz gaindiko programa. Programa honetan parte hartzeak, 12.000 eurora arteko berrikuntza proiektu bat azkar garatzeko aukera emango die mugaz gaindiko lurraldeko enpresei. Proiektuen motak barne hartzen ditu teknologia berrien garapena, produkzioaren errendimendua hobetzeko, produktu berriaren sorkuntza, eta barne prozesuen hobekuntza, besteak beste.

Proiektu horiek identifikatu eta prestatu ahal izateko, Bidasoa bizirik-eko talde teknikoaren eta IDom Consultig taldearen laguntza jasotzen dute enpresek. Proiektuaren prestaketak, espedientearen aurkezpenaz, eta berrikuntza proiektuaren ezartzearen jarraipenaz arduratzen da IDom Consulting.

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago, maiatzaren 5era arte. Baldintzak www.bidasoa-activa.com web gunean kontsulta daitezke. Informazio gehiago jasotzeko: 943.633076.

Aurrekariak
Neurri batean, Innov Mugaberen jarraipena da proiektua, bigarren hori ere, POCTEFA 2007-2013k finantzatua. 2009az geroztik, mugaz gaindiko lurralde ekonomiko hurbil baten eraikuntzan lanean ari dira Bidasoa bizirik eta Agglomération Sud Pays Basque. Garapenarekin eta promozio ekonomikoarekin lotutako funtzioak dituzte bi entitateek, bereziki Innov Mugabe eta Innov Mugabe 2x2 proiektuen bidez. Horiekin, lurraldeko berrikuntza eta ikerketa zentroei eta sare enpresarialari buruzko informaziora sarbidea errazteko erremintak martxan jarri dituzte. Bestalde, enpresen arteko lankidetza ahalbidetu eta potentzial berritzailea duten sektore ekonomikoak indartzeko jarraibideak zehaztu dituzte.

Etiquetas: