Irungo Ezker Anitza-IUk Berdintasunezko Alardeari bermea adierazten dio eta San Martzialetan sexu erasorik ez egotea desiratzen du

Ezker Anitza-IUren Irungo asanbladak Berdintasunezko Alardeari bermea adierazi dio eta 2017ko San Martzialak sexu erasorik gabeko giroan garatu daitezela desiratzen du.

Alardearen ospakizunaren inguruan, antolakuntzak Irunen daukan asanbladak instituzio guztiei, Udalari, Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari dei egin die bere eskutan dauden erreminta guztiak erabil ditzaten denboran gehiegi luzatzen den arazoa konpontzeko eta jatorria emakume eta gizonei egokitutako rol ezberdinetan daukana.

Udalarekin lotuta, Irungo Ezker Anitza-IUk ez du bidezko ikusten Alardearen inguruan dagoen gatazka berdintasun arlotik bizikidetza eta giza eskubideenera pasatu izana, bere jatorria emakume eta gizonei egokitutako rol ezberdinetan baitauka, ondorioz, berdintasunaz arduratzen den organoa arazo honen berri izan eta kudeatu behar du.

Azkenik, ezkerreko antolakuntzak 2017ko San Martzial jai zoriontsuak opa dizkie irungo herritarrei eta hiria egunotan bixitatzen duten guztiei, giro ona izan dadin jaietako berri bakarra espero du.

Etiquetas: