Agur-omenaldia Enrike Lekuona Muñozi

Datorren  larunbatean,  hilak 22,  arratsaldeko  18:00etan,  Hondarribiko Kai  Berrian agur-omenaldia egingo diogu gure kide eta lagun Enrike Lekuona Muñozi.

Bertan egingo zaion agur-omenaldi horren ondoren, ilunabarrean, Jaizkibelen, berak nahiko lukeen bezalako azken agurra egingo diogu. Jendeari, bokadilloak eta edaria eramateko eskatu, eta lagunarteko ekitaldi bat egingo dugu; beste errautsa batzuk airera botako ditugu, eta, ondoren, bere omenez, kantuz eta jaten, eguzkia itsasoan sartzen ikusiko dugu.

Esan beharrik ez dago zuek guztiak bigarren horretara ere gonbidatuta zaudetela.

Hondarribiko EH Bildu

Etiquetas: