EH Bildu Txanpiren egoeraren inguruan

Ostiral goizean, Jean Pierre Harokarene “Txanpi” Soriako kartzelatik atera eta  Pausun utzi zuten aske, Hego Euskal Herrian bizitzea debekatuz.

Honen aurrean EH Bildutik adierazi nahi dugu Irungo herritar honi mendekuan oinarritutako zigor erantsia ezarri zaiola, bi argudio faltsutan sostengatuz: bata kanporatzearekin kalterik ez zaiola egiten, eta bia Irungo herrian sustraituta ez dagoela baieztatuz.

Irundarrok ondo jakin badakigu, Txanpik Irunen daukala bere bizitokia eta bere ogibidea. Klub, kirol elkarte, komunikabide, kirolzale, talde politiko eta instituzio asko dira honen jakitun.

Hori dela eta, EH Bildutik, datorren hilaren 2an, Sorian, neurri hau berraztertzeko egingo den bistan, justizia egitea ez ezik gertuen ditugun instituzioei, salbuespen egoera honek dirauen bitartean, irundar honi babesa ematea ere, eskatzen diegu.

EH BIldu

Etiquetas: