Gorenak banketxeen alde egin eta IRPHaren aurkako epai bat bertan behera utzi du

argazkiaEspainiako Auzitegi Gorenak gaur jakitera eman duenez, datozen egunetan epai bat argitaratuko du, non IRPHaren klausula baliogabetzen zuen epai baten aurka Kutxabankek jarritako helegitea aintzat hartuko duen. Gorenak ulertzen du beraz, tramitera onartu duen lehen IRPH kasuan, mailegu hori IRPHari lotzen zuen klausula ez dela abusuzkoa.

Oso albiste txarra da indize honek kaltetzen dituen pertsona guztientzat, eta beraz IRPH Stop Gipuzkoa plataformatik balorazio negatiboa egiten dugu. Baina ez dugu balorazio honetan sakonduko epaia irakurri bitartean.

Kalteturiko familia guztiei animoak bidaltzeko aprobetxatu nahi dugu. Gaurkoa kolpe garrantzitsua da. Baina, honek Espainiako epaitegietako bideak agortu ala ez (eta hori oraindik ezin dugu baloratu), abusu honen aurkako borroka ez da amaitu. Borrokan jarraituko dugu indize kriminal honen ondorioz kobraturiko diru guztiak eta desjabeturiko etxebizitzak itzuli arte.

IRPH Stop Gipuzkoa

Etiquetas: