Hiruk N-Ieko bidesariarekiko erabateko aurkakotasuna adierazi nahi du eta Bide Azpiegitura diputatuaren adierazpenak salatzen ditu

Azken egunetan Gipuzkoako Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak esandakoak gure pazientziarekin  amaitu  du.  Urte  askotan zehar eta Aldundian agintari desberdinekin, bertako garraioari N-Iean bidesaria jartzeak egingo dion kaltea salatu dugu. Orain arte oso gutxik, edo inork, ez du ulertu garraioa bezalako sektore estrategiko baten garrantzia. 2007tik prekarietaterantz doan garraioaren garrantzia, jada nahiko arazo dituen sektore baten garrantzia. Baina sektorearen egoera ulertu beharrean, garraioa salbatzeko plan bat martxan jarri ordez (duela urte batzuk aurkeztu geniena eta gaur, oraindik, inork aipatzen ez duena), beste sektore batzuekin egiten duten moduan goraipatu eta azpimarratu beharrean, hau guztia egin ordez, nahiago izan dute alde batera utzi, hil zorian, trabak besterik jartzen ez dituztelarik, besteak beste, N-Ieko bidesaria.

Agian, kargua hartzerakoan Oiarbide andreak ez zekien edo inork ez zion esan, europar zuzentarauek ez zituztela neurri fiskalak onartuko. Berak, ostera, hartuko zituela esan zuen publikoki, garraiolariok konpentsatuko gintuela, igarotze maiztasunagatik kaltetuenak izango garen garraiolarioi, hain zuzen ere. Hasieratik argi eta garbi esan genuen Hirutik: europar legeek ez dute uzten inolako desberdintasunik egiten jatorri kontuengatik. Baina Aldundiak irtenbideren bat topatuko zuela esaten jarraitzen zuen, bertako garraiolarioi konpentsatzeko eraren bat. Horretarako, Cuatrecasas Golcalves Pereira abokatu bulegoari txosten bat eskatu zion, gipuzkoarron 60.000 eurorekin (gehi BEZ) ordaindutako txostena, hain zuzen ere. Azkenean, txostenak guk lehenago doan esandakoa baieztatu besterik ez zuen egin: ezin dute ezer egin bertako garraiolarion alde.

Erabiltzen duenak ordaintzeko bidesari bat dela diote, hau da, errepidea gehien erabiltzen duenak ordaindu behar du. Gauza argia da errepideak erabiltzen ditugula, lana bertan egiten baitugu. Lana beste edozein lekutan egin ezin duen zerbitzu publiko bat gara. Baina, kontutan har dezagun zuzenean edo zeharka, denok erabiltzen ditugula errepideak. Galtza batzuk erostera joatean, dendara galtza horiek garraiolari batek eraman dituela pentsa dezagun. Hortaz, erosle horrek errepideak erabiltzen dituela esan genezake. Beti azpimarratu dugu errepideak on edo txar publiko bat direla eta denok garela arduradun, denok ateratzen diegularik etekina, zuzenean edo zeharka. Denok gara, beraz, ordainketaren kargu egin behar garenak, beste zerbitzu publikoez kargu egiten garen moduan, birrordainketa, berrordainketa eta zeharkako zerga diskriminatzailerik gabe.

Gipuzkoako Aldundia nahiz diputatuak ez dakite garraiolari batek zer behar duen. Bestela ezin dugu ulertu hasiera batean sektorea konpentsatzeko neurriak hartuko zituztela esatea, kaltea eragingo zutela baitzekiten, eta orain, Batzar Nagusietan eta inork kontra egin gabe onartu ostean, bertsioa erabat aldatzea. Orain, gorritu gabe, gipuzkoar garraiolariok eman behar dizkiogula eskerrak aldundiari dio, gipuzkoar guztion artean ordaindutako AP1 eta bigarren ingurabidea guretzat eraiki eta gure lana seguruagoa egiteagatik. Gauza bat eskatu nahi genioke Oiarbide diputatuari, hurrengoan era honetako adierazpenak egin aurretik: segurtasuna eskubide bat dela uste dugu eta ez agintari batek egiten digun opari bat. Oiarbide diputatuak gauza asko egin dituztela guregatik ere badio. Eskertuko genioke zeintzuk diren esango baligu, izan ere, guk, gipuzkoar garraiolariok ez baitakigu deus.

Aldundian momentu honetan daudenek, lehenago egon ziren beste askok bezala, ez dute garraioa ulertzen. Ez dute garraiolari batek nola lan egiten duen jakin nahi, zeintzuk diren gure beharrak.

Hori da Bide Azpiegituretako diputatuari, Aintzane Oiarbideri, gertatzen zaiona edo hori pentsa dezakegu egin dituen azken adierazpenengatik. Bestela ez dugu ulertzen nola gurekin, garraiolariekin, zerikusia duten gaiekin lan egin behar duen norbait ez den legealdi guztian gurekin bitan besterik bildu. Nahiz eta berak aurkakoa dioen. Gezurra esan zuen N-Ieko bidesariari buruz hitz egiteko gurekin elkartu zela zioenean, behin bakarrik bildu baikinen berarekin legealdi hasiera zelako, eta beste behin bidesaria martxan jarriko zutela esan zigun egunean, komunikabideei adierazi baino ordubete lehenago. Gezurra esaten du orain ere, Garraioaren Hiriari buruz gurekin hizketan dabilela dioenean. Gezurra da. Argi eta garbi diogu, ezinezkoa baita elkarren artean elkarrizketak mantentzea gu ohartu gabe, ez da informazio oker edo ezjakintasun arazo bat. Diputatuak, sindikatu honek bezala, badaki ez dugula hitz bakar bat egin gaiari buruz. Baina zer axola dio egiak, garrantzitsuena itxurak direnean, interesdunak kontutan dituztela pentsatzea nahi dutenean. Agian hortaz bizi dira politikariak, ondo egin dituzten gauza horiek guztiak azpimarratzeaz, dauzkaten proiektu berrietarako gure babesa eskatzen duten bitartean. Baina gezurrak hanka motzak ditu eta asko errepikatuta ere, ez da egian bihurtzen.

Bertako garraiolariak izango garela gehien ordainduko dugunak azpimarratu nahi dugu berriz ere: gipuzkoarrak, arabarrak, nafarrak. Kanpokoek ordaintzea nahi dutela diote, lehenengo aldiz gainera. Gezur bikoitza. Kanpoko garraiolariek hornitzerakoan ordaintzen dutela esan dugu eta diogu behin eta berriz. Gasolio horniketa Gipuzkoan sartu eta ateratzean egiten dute, kontutan izan behar baita, Biriatu igaro ostean prezioak gorakada nabarmena jasaten duela. Gipuzkoako Aldundiak sektorearekiko erabateko ezjakintasuna adierazten du berriz ere: oso garrantzitsua da gasolindegi profesionalak gertu edukitzea guretzat, kreditua daukagun gasolindegiak, izan ere, kamioi bat ez da auto bat eta horniketa bakoitza, guretzat, mila euro inguru direla jakin beharko lukete, hortaz, argi dago leku batean eta bestean egon daitezkeen prezio aldaketak oso garrantzitsuak dira. Non ikusi ditu Oiarbide  diputatuak  era  honetako  gasolindegiak AP1 eta AP8an? Ba al dakite zer behar dugun garraiolariok lan egiteko? Jakingo al dute noizbait? Diputatuaren  hitzetan,  garraiolari  asko  ibiltzen dira AP1ean eta “batzuentzat arazo bat ez dena,
ezin da arazo bat izan besteentzat”. Nola erabili dezake  diputatu  batek  baieztapen  hori  argudio moduan? Agian, berarentzat arazo bat ez dena, guretzat sekulako arazoa da. Jakingo ote du zein den AP1etik dabilen garraio mota? Jakingo ote du nondik ibiltzen garen bertako garraiolariak? Trafikoa ez da AP1era desbideratuko, argi eta garbi utzi nahi dugu, han ez baitaude behar ditugun zerbitzuak: ez dago aparkalekurik, industria ez dago bertan. Zein da gu AP1era bidaltzeko benetako interesa?

N-Iean bidesaria ezartzea pozik egoteko moduko neurri bat omen da, erkidego asko begira baitaude, diote harro Aldunditik. Ze erkidego eta zergatik dauden  adi  jakitea  gustatuko  litzaiguke,  era honetara, Gipuzkoako Aldundiaren adibidea jarraitu eta  bertako  garraioa  porrotera  bidaltzen  duen hurrengoa zein izango den jakiteko.

Azken urteetan bezala, Hirutik, N-Ieko bidesariaren aurkako jarrera adierazi nahi dugu beste behin ere, guk sektorea ezagutzen baitugu, badakigu nola lan egiten dugun, duintasuna itzuli behar zaiola uste dugu eta garrantzitsua iruditzen zaigu sektoreak bizirautea, beharrezkoa den sektore estrategiko bat baita edozein herrirentzat, baita gurearentzat ere. Bide  Azpiegitura  diputatuari  berriz,  egia  esan dezala eskatu nahi genioke. Badakitela gu izango
garela kaltetuenak eta berdin zaiela onar dezatela behingoz.

GARRAIOA SALBATU
Errepideko garraio sarea pairatzen ari den egoera latza dela eta, duela urte pare bat Hirutik Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Go-bernua,  eta  aldundiei  euskal  garraio  sektorea desager ez zedin hartu beharreko zenbait neurri aur-keztu genizkien. Izan ere, bertako sektorearen %80 inguru autonomoak baitira. Honela, “Garraioa salbatu” planaren bitartez, eta borondate politikoare-kin, euskal garraio sarea babestu eta antolatzea proposatzen zen.

Hirutik bertako garraio sarea bermatuko duten hainbat neurri hartu behar direla uste dugu, in-dustria eta zerbitzu sareak ongi funtziona dezan, ezinbestekoa baita garraio sektore indartsu bat edukitzea.

Gainera, beste sektore batzuekin egiten duten mo-duan, euskal agintariek euskal garraioaren garrantzia azpimarratzea beharrezkoa dela uste dugu, bertan zergak ordaintzen ez dituzten eta prekarizaziora bultzatzen gaituzten “postontzi enpresak” alde batera utzita.

Gure ustetan, ondorengoak dira, besteak beste, hartu beharreko neurriak:
   - Euskal Garraio Sare Nazionala ordenatu eta babestu. Sektoreak irizpide integrala duten jokabi-deak behar ditu euskal garraiolari autonomoaren etorkizuna bermatzeko, eta gure sare industriala-ren, eredu ekonomikoaren eta gizartearen beha-rraren arabera antolatutako merkantzien garraio eredua disenaitzea izan behar da helburua. Ildo horretan ezinbestekotzat jotzen dugu Eus-ko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak ga-rraioan dituzten eskumenak esplotatzea Hego Euskal Herrian merkantzien garraioa modu efektiboan arautzeko eta zerbitzua maila guztietan ze baldintzatan egin behar den zehazteko. Borondate politikoa baldin badago urratsak egin beharko lira-teke segituan Hego Euskal Herriko garapen eko-nomikoan estrategikoa izateko konpromisoa duen sektorea bultzatzeko eta babesteko eta hala behar diren oinarrizko neurriak gure eremuan adostu eta onartzeko.

   - Errepideko garraioaren faktura propioa. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak dituzten eskumenak erabiliz gasolioaren gorabeherak ja-sotzen dituen garraiorako berezko faktura arautu behar dute, Hego Euskal Herrian lan egiten duten garraiolarientzat zein kargadoreentzat derrigorrezkoa izango dena.

   - 30 eguneko ordainketa epea. Europako araute-giari jarraituz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak dituzten eskumenen arabera arautu behar dute errepideko garraioaren sektorean zer-bitzuen ordainketa ezingo dela 30 egunetik gora atzeratu, eta baldintza hori bete ezean zigor admi-nistratiboak ezarri beharko direla, bai kargadoreei zein garraiolariei.

   - Bidesariak, zerga bidez. Errepideak azpiegitura publikoak diren heinean, zerga bidez ordaindu be-harko lirateke. Ezin dira finantzatu edo mantendu ezin direlako bat- batean ordaineko errepideetan bilakatu, eta hare gutxiago, sektore bakar batek ordaindu behar dituela erabaki. Ez ditugu azpiegitura publikoen birrordainketak onartzen, izan ere, zuzenean edo zeharka, denok erabiltzen ditugu errepideak.

   - Kooperatiba faltsuen aurkako neurriak. Hego Euskal Herrian erroldatuta dauden eta gure herrian lan egiten duten garraio kooperatiba faltsuen kontra erakunde arteko plana abian jartzea beha-rrezkoa da. Foru aldundien Ogasun eta Garraio sailen jarduera koordinatzea, baita Nafarroako Go-bernuarenak ere, eta garraioaren merkatuan koo-peratiba faltsuek eragiten duten iruzurra gelditzea. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Lan Ikuskaritzek plan horretan parte hartu beharko lukete.

   - Lan jarduera eteteko laguntzak handitu. Lan jarduera eteteko laguntzak handitu 58 urte baino gehiago dituzten garraiolari autonomoentzat eta lan gaixotasun larriak dituztenentzat. Garraiolarien erretiratzeko adina 60 urtetan finkatzea. Diru laguntza espezifikoak eta prestakuntza programak zehaztea krisiaren ondorioz sektorea utzi behar izan duten profesio-nalentzat.

   - Lanbidera sartzeko, heziketa. Goi mailako heziketa lanbidera sartzeko erarik onena dela uste dugu. Garraiolaria izatea ez da kamioi bat gidatzea bakarrik, bes-te gauza asko ere badira. Gaur egun, garraioan sartzea zaila da, inbertsio ekonomiko handia egin behar baita, besteak beste. Heziketaren bitartez, goi mailako ziklo baten bitartez, adibidez, benetan garraiolariak izan nahi duten pertsonak egingo lukete lan, oztopoak kendu eta merkatuaren erabateko liberalizazioa ekidinez.

Hirun bidesarien aurkakoak izan gara beti. Gure argudioak argiak dira eta gure ustetan, administrazioaren intentzioa, hau da, azpiegituren mantentzea sektore bakar batek ordaintzea, guztiz bidegabekoa da.

Finantziazio  publikoa. Errepide  publikoen eraikuntzak eta mantentzeak publikoak izan behar dute. Ezin dituzte, finantzatu ezin direlako, bat-batean, ordainketakoetan bilakatu. Eta hare gutxiago, sektore bakar batek ordainduko dituela erabaki. Ez ditugu azpiegitura publikoen birrordainketak onartzen.

Igarotze maiztasuna. Erraza da kanpoko garraiolariek  ordainduko dutela  sinetsaraztea, baina gezurra da. N-Ietik gehien igarotzen garen garraiolariak, hemengoak gara. Azkenean, gehien ordainduko dugunak bertakoak izango gara. Bidesaria ezartzen badute, ezin digute ez kobratu, izan ere, europar legeek ez baitute edozein eratako diskrimaziorik onartzen. Honela, kanpoko garraiolari batek behin ordaintzeko, Irun-Etzegarate tartea, adibidez, bertako garraiolari batek ehundaka euro ordaindu beharko ditu Etzegaratetik egunero igarotzeagatik edo Andoaindik behin eta berriro joan etorriak egiteagatik.

Zerbitzu sarea. Zirkulazioa N-IetikAP-1era desbideratuko dela ez da egia. Garraiolari orok, askotan jendearentzat ezkutuan dauden zerbitzu asko behar ditugu. Hornitegiak, tailer sare berezi bat, etab. Zerbitzu hauek guztiak, gaur egun, N-Iean daude, eta ez AP-1ean.

Erdigune logistikoa. Eusko Jaurlaritzatik Araia ingurua bultzatu da erdigune logistiko moduan. Aldi berean, AP-1era desbideratu nahi gaituzte. Ez al da kontraesana?

Etiquetas: