Martxoko jarduerak El Espazion

1.-AKITANIA ALDEAN LANA BILATZEKO BITARTEKOEI BURUZKO INFORMAZIOA ( 4 orduko Iraupena)
Akitaniako lan merkatuari buruzko informazioa. Gaur egun kontratatzen diren sektoreak eta profesionalak. Lan bila dabilen pertsona batek erabili ahal dituen bitartekoak eta iturriak. Saioa frantsesez izanen da Tailerra burutuko da frantziarren aholkularitzarekin. Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Martxoaren 6an Ordutegia; 09:00etan El Espazion.

2- PRESTATU ZURE CURRICULUM VITAE-A ETA MOTIBAZIO ESKUTITZA FRANTSESEZ ( 5 orduko iraupena)
Profil profesional bakoitzarentzat zeintzuk diren curriculum eredu egokienak jakiteko, baita hautagaitza jakin batzuetarako zeintzuk diren motibazio eskutitzik egokienak ere. curriculum vitae-a eredu frantsesen edo CV Europarraren ereduen arabera prestatzeko eta berrikusteko aukera.Saioa frantsesez izanen da.
Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Martxoaren 8an, Ordutegia; 9:00 tan , El Espazion

3.-PRESTATU ETA ENTRENATU LAN ELKARRIZKETAK FRANTSESEZ. ( 5 orduko iraupena).
Hiztunen arteko alde kulturalak ezagutzea eta horrek dauzkan ondorioak komunikazioa lan elkarrizketa batean gidatzekoan. Hainbat tresna erabiltzea Frantziako lan elkarrizketa bat prestatzeko. Lan elkarrizketen simulazioa. Saioa frantsesez izanen da. Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Martxoaren 9an,, Ordutegia; 9:00 tan , El Espazion

4.-IKASI SARE SOZIALAK ETA APPAK LANA AURKITZEKO ERABILTZEN(10 orduko iraupena)
Enpresek langileak bilatzeko erabiltzen dituzten tresnak aldatu egiten ari dira; besteak beste, teknologia berrien ondorioz. Sare sozialak eta APPak (sakelako telefonorako aplikazioak) gorantz ari dira, eta eskura ditugu. Horregatik, ikastaro honetan, ikasiko duzu nola kudeatu behar dituzun zuk nahi duzun lana aurkitzeko. Jakingo duzu zein diren APP interesgarrienak, sakelako zure gailuan instalatu ahalko dituzu, eta lehenengo pausoak ematen ikasiko duzu. Era berean, sare sozial profesionalak ezagutuko dituzu, eta zure profila sortu ahalko duzu. Gainera, aholkuak emango dizkizugu, sareen bidez enpresekin harremanetan jartzeko, lan-eskaintzak bilatzeko eta profil profesional interesgarria sortzeko. Talde bat euskeraz eta beste talde bat gazteleraz. . Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Martxoaren , 20,21 eta 23an Ordutegia; 09:30etatik 13:00etara El Espazion.

5.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Martxoaren 6an, Ordutegia; 16:00etan El Espazion

6.- DESGAITASUNA ETA LAN AUKERAK, ADECCO FUNDAZIOREN ESKUTIK, HITZALDIA (2 orduko iraupena)
Ezgaitasun agiria edo Laneko Ezgaitasun Iraunkorra duten eta lan bila dabiltzan pertsonei zuzendutako jarduera. Zerbitzuak, kudeatzen ari den lan-eskaintzak ezagutu ahalko dituzu, eta curriculum vitae zuzenean entregatu Adecco Fundazioarekin elkarrizketatzeko.
Data: Martxoaren 9an, Ordutegia; 10:00etan El Espazion.
Emailea; Adecco Fundazioa

7- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (IRAUPENA: 3 ORDU).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Data: Martxoaren 10ean, Ordutegia; 09:30etan El Espazion

8.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu)
Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Data: Martxoaren 16an, Ordutegia: 09:30etan El Espazion

9.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak
Datak Martxoaren 22an, Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

10.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak
Data: Martxoaren 29an. Ordutegia;12:00tan El Espazion.
Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

11.- AUTONOMO GISA ALTA EMATEKO IZAPIDEAK (iraupena: 2 ordu)
Norberaren enpresa gisa (autonomoa) alta emateko jarraitu beharreko izapideei buruzko informazioa, bestelako forma juridiko, betebehar fiskal eta laboralekiko aldeak
Data: Martxoaren 30ean, Ordutegia, 9:00tan, El Espazion.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: