Irungo Ahal Dugu-ren Kalez Kale ekimena Larreaundira iritsiko da datorren ostegunean

Irungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Larreaundi auzoan, Kalez Kale ekimenaren bigarren saioan. Eguzkitzaldea kalean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kide batzuk, 18:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

Aste honetan Irun Ahal Dugu programaren gaineko informazio-aldizkari bat banatzen ari da Larreaundiko atarietan. Auzoak bisitatzeko, kalean barrena ibiltzeko eta jendearen ekarpenak jasotzeko aukera dira Kalez Kale programaren ibilbideak, betiere bizi-kalitatea auzo guztietan hobetzeko xedearekin.

Etiquetas: