Si se puede Irun-ek Irungo klausula sozialen araudia Gaztela Mantxako araudiaren kopia bat dela salatzen du

Legegintzaldi honetan mahai gainean egon den gai izarretako bat klausula sozialen araudia izan da. Askotan, hemen gauden bi taldeok, Irungo EHBildu eta Si se puede Irun, eskatu izan diogu udal honi klausula sozialen sistematizazioa, kalitatezko enplegua eta ikuspegi sozial batetik kontratazio publikoa sustatzeko.

2016ko otsailaren 25ean, hau da, duela ia urte bete, araudi horren beharra berretsi genuen udalbatzan. Hilabete bat geroago, Miguel Angel Paez, Irungo sozialisten bozeramailea, bere taldeak klausula sozialen gaiarekin hartutako konpromiso histirikoaz mintzatu zitzaigun. Baita esan zigun ere, garrantzi handia ematen zietela, klausula sozialen arautzean lan egitera gonbidatu gintuzten.

Era berean, alkate jaunak, bozeramaile bilera batean, arautze prozesu honetarako egutegi bat aurkeztu zuen, 2016ko martxotik ekainera vitarte, hain zuzen ere. Bere hitzetan, hilabete batzuk beharrezkoak ziren, gaia benetan konplexua baitzen. Atzerapen batzuk gertatu ziren, arrazoiak ere anitzak izan ziren, eta 2016ko azaroko udalbatzara iritsi ginen non ELA sindikatuak, gaur hemen gauden bi talde hauek sinatuta, araudi baten proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hau baztertu zen eta mozio alternatibo bat aurrera atera zen, zeinek literalki honako hau zioen “udal gobernu taldea Gasteizekoarekin antza duen eredu bat lantzen ari da, Euskadin, klausula sozialen eremuan eredugarri izango dena”

Azkenik, urte bete bat behar izan zuten, gaiak duen konplexutasuna eta gaiarekin duten konpromisoarekin, nonbait; klausula sozialen araudiaren zirriborroa egiteko. Oposizioari, aldiz, 14 egun eman zizkiguten dokumentu guztia aztertzeko. Hau gutxi balitz, gure ustez lotsagarriena dena, urte osoa pasa ondoren, Gaztela Mantxako klausula sozialen araudiaren kopiarekin, hitzez hitz, literalki kopiatuta topatzea izan da [Instrucción del Consejo de Gobierno 18/10/2016, sobre la inclusión de cláusulas sociales].

Hau al da klausula sozialekin udal gobernuak duen konpromisoa? Urte bat pasata, erderaz esaten den “copia-pega” bat aurkeztea, iturriari inongo erreferentziarik egin gabe? Honez gain, normalean, mota honetako araudietan agertzen diren “kontratatzeko debekuak” bezalako instrukzioak ez dituzte txertatu, ezta “gizarteratze enpresei zein enplegu zentro bereziei erreserben erregularizazioari” aipamen zehatzik ere ez diote egin.

Hau al da klausula sozialen gaiarekin, udal gobernuak Euskadin erreferente izateko egin duen ahalegin guztia? Gainera, alkate jaunari entzun behar izan diogu oposizioko alderdi politikok ez dugula ekarpenik egin, nolabait, beste behin ere, gure teilatuan funtzioen utzikeria egiten ari garen akusazioa jarri nahian. Hau da erakusten duten errespetu eza. Urte bat honen zain, zenbait atzerapenen ondoren, udalbatzetan gaia mahaigaineratu ondoren, orain, hutsunez betetako “kopia-pega” bat aurkezten digute. Hutsune hauek, benetako klasula sozialen txertaketa desitxuratzen dute, eta gainera, ekarpenik ez dugula entzun behar dugu.

Benetako ekarpenak egingo ditugula adierazi nahi dugu. Irunek benetako klausula sozial batzuk behar ditu eta horretan lan egingo dugu. Behin udaletxeko erregistrotik pasata, bidaliko dizkizuegu, eta hemendik udal gobernuari eskatu nahi diogu seriotasuna eta konrpomisoa.

Etiquetas: