Ireki-k ekainaren 17rako mobilizazio nazionala deitu du Gasteizen

Gaur eguerdiko 11:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan eskeinitako prentsaurrekoan, Julen Mitxeltorena eta Andere Arriolabengoa, lan munduan preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen ari den IREKI ekimenaren izenean zera iragarri dute:
  - Ekainaren 17an mobilizazio nazionala deituko dutela Gasteizen, hain zuzen ere, lan mundua, errepresioa, eta gatazkaren ondoriok gordinki lotzen dituen hirian.

  - Mobilizazioak “Martxa” formatoa izango duela adierazi dute, langile mugimenduak historikoki garatu duen mobilizazio eredua dela argudiatuz. Bi martxa abiatuko dira ordu berean, goizeko 11:00an: bata Arangiztik eta bestea Otazutik. Bi martxa hauekin euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ikur bilakatu diren bi gezi gorriak irudikatu nahi dituztela esan dute.

  - Bi martxek “Andra Mari Zuriaren plazan” bat egin ostean, 12:30an manifestazio nazionala abiatuko da “Martxoaren 3”ko plazaraino, eta bertan ekitaldi berezi bat iragarri dute. Ekitaldiaren diseinuan langileen parte hartzea bilatu eta bultzatuko dutela esan dute, haien proposamenak eta iniziatibak bilduz, eta IREKIk duen web orrian erakusgai ipiniz.

Azkenik, ekitaldiaren amaieran IREKI ekimeneko kideek kurtsoan zehar egindako lanaren emaitzaren berri emango dutela adierazi dute, bereziki bi kontu argituz: Zenbat sinadura bildu dituzten eta noren esku utziko duten euskal langileengan bildutako atxikimendua.

Etiquetas: