Hartu Hitzaren bidea amaiera iritsi da

Hartu Hitza elkarteak larunbatean Adosguneko azken bilera ospatu zuen. Bertan prozesu guztiaren balorazio irekia eta elkartearen hurrengo hurratsen berri eman zuten. Honi lotuta, bilera amaitu ostean, Xabier Martinez de Antoñanak eta Elena Berazadik honako hau irakurri zuten:

    “2018ko otsailaren 17an Hartu Hitza Elkarteak Herri Galdeketa egiteko asmoa aurkeztu zion Irungo herriari Amaia Kultur Zentroan, bertan Irungo gizarteko arlo oso ezberdinetako pertsonak egon ziren eta Galdeketa egiteari bere babesa eman zioten.

Hilabete hauetan Hartu Hitza Elkartea Irundar askoren laguntzaz egitasmoa gauzatzeko gogotsu eta motibazioz beterik lanean aritu da: elkartea sortu, oinarrizko akordioetara iritsi, sinadurak bildu, galdera adostu, galdeketa aditzera eman, azpiegitura antolatu. eta galdeketa egin.

2018ko azaroaren 18a egun handia izan da, eta hauek ez dira hitz hutsalak, edukiz beterikoak baizik.

Hona zenbatu daitezken emaitzak: 16 bozka-mahai Irungo 14 auzotan, 300 bolondres dena antolatzen, 4.891 irundar bozkatzeko eskubidea egikaritzen.

Baina zenbatu ez daitezken ondorio asko jarri dira martxan. 2018ko azaroaren 18an

Herri galdeketaren egitasmoa martxan jarri genuenean, jakitun ginen egin beharreko bideak itzelezko garrantzia zeukala. Eta horretan gaude: Bidea da helburua

Uste baitugu herri galdeketak jarritako oinarriak direla bai Irunen nola beste Euskal Herriko herrietan demokrazia parte hartzaile eta eraikitzailearen sostenguak:

Erabakitzeko eskubidearen pedagogia egin dugu gure herriko etorkizun politikoari buruz eztabaida plazaratuz eta zabalduz eta Galdeketa Demokrazia zuzenaren adibide aparta izan da. Loteslea izango den erreferendumaren bidean trebatu gara, antolamendu gaitasun handia erakutsiz.

Irunen bezala beste 209 herrietan galdetze hutsarekin estatus politikoaren eztabaida agendan jarri dugu. Hau da, momentu honetan Instituzioek galdetu ezin dutena guk galdetu dugu.

Galdeketak Irundarren arteko lankidetza sustatu du, eta hori da gure kapitala, sortutako harremanak eta konfiantza.

Erabakitzeko eskubide defendatu dugu eta egikaritu dugu,

Mobilizazio beste eredu bat jarri dugu martxan, Bide berri bat zabaldu dugu

Irungo 300 bolondresek bezala Euskal Herrian beste milaka bolondresek eraiki dugu hauteskunde sistema oso bat: mahaien osaketa, alor informatikoa, Berme batzordea Hauteskunde Batzordearen ikuskaritza lana egin duena… Galdetzea posible dela demostratu dugu, ahalduntze soziala izan da.

Baina hasiera guztiek bere amaiera dute eta HARTU HITZA ELKARTEAren egin beharra amaitu da. Irungo herriarekin hitzartutakoa bete dugu...baina lehen esan bezala bidea da garrantzitsua, eta bidea ez da bukatu.

GURE ESKU DAGOK jarraituko du Erabakitzearen aldeko beste bideak zabaltzen, eta nola ez, Irunen ere lanean jarraituko du. Eskerrik asko bide honetan laguntza eskeini dioten pertsona orori.”

Etiquetas: