Gipuzkoako Gizarte Asanbladak EAJ eta PSEk gehiago dutenei zergak jaisten dizkietela salatu egin du

rpAsambleaSociGip01Gipuzkoako 38 aberatsenek zerga honen erreformarekin etekina aterako diote, bakoitzak urteko 408.316 euro gutxiago ordainduko baitute; honek, guztira urteko 15,5 milioi euroko galera suposatuko dio Gipuzkoari.

Pobreziaren aurka borrokatzen duten hogei bat kolektibok konposatutako Gipuzkoako Asanblada Sozialaka AURKEZTU DU:

Prentsaurreko honen helburua zerga erreforma eredu hau salatzea da, Foru Ogasunak urtero 13 milio euro inguru gutxiago bilduko ditu, eta sozietateen gaineko zerga %28tik %24era murrizteak enpresek hemendik aurrera gutxiago ordainduko dutela suposatuko du.

Eusko Jaurlaritzak iragartzen ari den DBEaren ERREFORMA PROIEKTUAk gizartearen sektore ahulenei murrizketak garrantzitsuak ekarriko dizkien bitartean, Foru Gobernuak aberatsenei milioiak oparituko dizkie, langile eta pentsiodunen gaineko zerga karga areagotzen ari dira, aberatsenek ordaintzen dutena, enpresen eta kapitalaren errentak gero eta gutxiagoa den bitartean.

Gipuzkoako Asanblada Sozialak Bidegabekeria sozial hau salatzeko mobilizazio deialdia bat egiten dugu:

Larunbata, Maiatzak 5, 12etatik 14etara, Koldo Mitxelenaren aurrean fiskalitatea, diru-bilketa eta murrizketen inguruko tailer/mahainguru bat egingo dugu. Bertan, hizlari hauek izango ditugu:

Xabier Olano EHBilduren Gipuzkoako batzarkide eta bozeramailea), Arantza González (Gipuzkoako Ezker Anitza-IUren koordinatzailea), Sabin Zubiri ( Ogasun Teknikaria eta CCOO GIPUZKOAko kidea) eta Juantxo Iturria (Podemos-Ahal Duguren Gipuzkoako Batzarkidea).

Asteazkena, Maiatzak 9, 11:00etan elkarretaratzea, Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean Miramonen, gure lurraldeko aberatsenentzat onuragarria den zerga erreformari osoko enmendakinak batzar nagusietan eztabaidatuko direla kointzidituz.

GEHIAGO DUENAK ORDAIN DEZALA GEHIEN!!

BGE ETA  GIZARTE GASTURAKO DIRU-SARRERA GEHIAGO


cartel_euskerazmaiatza18AsambleaSG

Etiquetas: