4 seme-alabadun senar-emazte donostiar batzuk, etxea desalojatzera behartuak zeuden maiatzaren 31an, jabea bertan bizitzera zihoala eta

Enararen drama milaka donostiar eta gipuzkoarrena da. Euren egungo etxebizitzen alokairua ordaindu ezin dutenena, edo jabeak bertara bizitzera doazelako zein euren kontratuen iraupena amaituta alokairu espekulatibo berriak ordaindu ezin dituztenena.

Arazoen erroak alokairuen gorakadaa eta etxebizitza sozialen falta dira. Azken urtean, alokairuak %10-%20 artean igo dira . Horrez gain, alokairu sozialeko etxebizitza eskasia larria da, izan ere, 12,745 etxebizitza eskaintzen dira, 52810 eskaerako itxaron zerrenda dagoenean.

Familiek ezin dituzte gehiegizko alokairuak ordaindu, eta inpotentzia nagusitzen da. Izan ere, donostian alokairuen batezbesteko prezioa 1306 eurokoa da ( pisu turistikoen zabalkundeak eragiten duen kaltea dela eta), eta gipuzkoan 1258 eurokoa. Sei hilabetetik gorako fiantzak eta banku bermeak ere eskatu ohi dira gainera.

Honen ONDORIOA da ALOKAIRUEN ORDAINKETA EZAGATIK ETXE KALERATZEAK esponentzialki igotzea. Gorakada hau azken urtean %32koa izan da.

Egoera honetan gehien SUMINTZEN GAITUENA, ala ere, ENARAK ETA BERE FAMILIAK 2016tik ALOKAIRU SOZIALEKO ETXEBIZITZA IZATEKO ESKUBIDEA errekonozitua dutela da. Eskubide hau Euskadiko Etxebizitza Legeko 9. artikuluak dakar. Eskubide hau, batere asetzen ez duen 250 euroko laguntza diskriminatorioagatik ordezkatua izan zaio. 250 euro horiek ez dira nahikoak Etxebizitza Sailburuan berak “EAEko alokairu merkatuaren espekulazio” gisa definitzen dituen gehiegizko kuotak ordaintzeko. Gainera, ez Jaurlaritza ez gainerako euskal erakundeak ez dira neurri eraginkorrekin espekulazio hau geldiarazten ari.

Enarak idatziak helarazi ditu bere eta bere familia egun batetik bestera DESALOJATU ditzaketela eta ETXEBIZITZA BAT BEHAR DUTELA azalduz. Martxoren 19an ARARTEKOARI eta ETXEGINTZARI zuzendu zitzaien, azken honen zerrendetan izena emana baitu. Maiatzaren

4ean ETXEBIDE informatu zuen. Bi erakundeek UDALAREN GIZARTE ZERBITZUETARA jo zezan esan zioten. Zerbitzu hauek GIZARTE LARRIALDIETARAKO 20 ETXEBIZITZA kudeatzen dituzte, mota guztietako larrialdien kudeaketarako, tartean etxe kaleratzeak. Etxebizitza hauek hainbat kaltetuko partekatzen dituzten, epe ezarri batean zehar, eta beraz, okupatuak egon daitzke.

ERAKUNDEEK ELKARREN ARTEAN PILOTA PASATZEN DUTEN BITARTEAN, MAIATZAREN 31TIK ENARA ETA BERE FAMILIA ERA IRREGULARREAN BIZI DITA ETXEBIZITZA HONETAN. ETXEBIZITZA ESKUBIDE SUBJETIBOA BADUTE ERE, ETXEBIDEK EZ DIE ETXE BAT BERMATZEN.

SÍ SE PUEDE

Etiquetas: