Datu turistiko onak lortu ditu Hondarribiak uztaileko hilabetean

Hotelen okupazioa
Hondarribiko hotel eta ostatu guztien datuak biltzea falta bada ere, uztaileko hilabetean hotelen okupazioa %81ekoa izan dela kalkulatzen da. Datua joan den urtekoa baino baxuagoa da, izan ere, pasa den urtean %90ko okupazioa lortu zen. Hala ere, Hondarribiko hoteletako sektorea bisitarien kopuru honekin pozik agertu da eta abuztuko hilabetean datu hobeak lortzea espero dute. Hondarribiko gaualdien kopuruari dagokionez,  bataz bestekoa 2,06 gaueko izan da bisitari bakoitzeko.

Turismo bulegoan jasotako bisitariak
Uztaileko hilabetean zehar 10.437 bisitari igaro dira Arma Plaza eta Portu auzoan kokatutako bulegoetatik eta 28.561 kontsulta egin dituzte. Zehazki, 8.501 bisitari igaro dira Arma Plazako eta Portu auzoko bulegotik hurbildu direnak 1.936 izan dira. 2017 urteko datuak ezberdinak dira, uztaileko hilabetean 8.906 bisitari igaro baitziren Arma Plazako bulegotik eta Kirol Kaian dagoen bulegotik igaro zirenak 1.943 izan ziren.

Hondarribiko bisitarien jatorriari dagokionez, bisitarien %37,14a Espainiako da, berezirik, Andaluzia, Madril, Katalunia eta Gaztela-Lehoikoak. Bestetik, bisitarien %43,49a Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Alemania edo Belgika bezalako atzerriko herrialdeetatik dator. Kontsultaren bat burutu zuten gainontzeko bisitarien jatorriari dagokionez, Euskadikoak dira, Gipuzkoako bereziki, eta Hondarribiko hiri bertakoak.

Klima atsegina eta ekintza ugari
Uztaileko hilabeteko egun gehienetan eguzkia nagusi izan da eta, eguraldi atsegina, hiriko ostalaritza sektore eta zerbitzu nautikoak eskaintzen dituzten hiriko enpresa ezberdinentzat lagungarri izan da. Gainera, uztaileko hilabetean zehar kontzertu eta ekintza ugari antolatu dira eta horien artean Hondarribia Blues Festival jaialdia nabarmentzekoa da.

Etiquetas: