Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioak datorren martxoaren 15ean banatuko ditu bere sariak

TAS8M2015_31Ainara Elizondo (Hondarribia) eta Juan de Molina (Ubrique, Cadiz) helduen kategorian eta Aitor Agesta (Zubieta, Nafarroa) eta Inés Rodriguez (Fuensalida, Toledo) gazteen kategorian, izan dira Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioko irabazleak.

Ainara Elizondoren “EZ da EZ!” eta Juan de Molinaren “Quien esté libre de pecado…” izan dira epahaimaiak helduen kategorian irabazle hautatu dituen ipuinak. Gazte kategorian, Aitor Agestaren “Ez da ez” eta Ines Rodriguezen izenbururik gabeko ipuinek lortu dute saria.

Aurtengo edizioan 253 ipuin bildu ditugu “EZ da EZ” lelopean. Abiapuntu horrek berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea zuen helburu, eta epaimahaiak bereziki baloratu ditu indarkeria matxistaren aurkako borroka ikuspuntu positibo batetik islatzen zuten ipuinak.

Gipuzkoa eta Euskaditik iritsi zaizkigu ipuin gehienak, baina estatu osoko puntu ezberdinetatik ere jaso ditugu: Algecirasetik, Murtziatik, Sanxenxotik, Alacantetik, Zaragozatik, Toledotik, Bartzelonatik… eta baita munduko hainbat puntutatik ere: Argentinatik, Kolonbiatik eta Kubatik.

Helduen kategoriako irabazleek (16 urtetik gorakoek) 400€ko saria jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (12 urtetik 16 urterakoek), aldiz, 150€koa jasoko dute. Gainera, Brontë liburudendan aldatzeko 50€ko bi opari-bono banatuko ditugu.

Hirugarren edizio honetako epaimahaia literaturarekin edo feminismoarekin harreman zuzena duten pertsonek osatu dute: helduen kategorian, euskeraz, Yurre Ugartek, Ana Iruretagoyenak, Eider Rodriguezek eta Idurre Eskisabelek osatu dute epahaimaia; helduen kategorian, gazteleraz, Mertxe Tranchek, Maialen Lehanek eta Javier Gilek; gazteen kategorian, euskeraz, Itziar Gomezek, Ainara Maiak eta Martin Bidaurrek; eta azkenik, gazteen kategorian, gazteleraz, Maite Vergarak, Noelia Lorenzok eta Marijo Noainek. Epaimahaikide guztiek inplikazio maila ezinhobea erakutsi dute hasieratik eta horregatik, antolakuntzatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Sari banaketa ekitaldia datorren ostegunean, martxoaren 15ean ospatuko dugu, arratsaldeko 19:00retan, Irungo Kale Nagusian, Brontë liburudendaren parean. Aurreko edizioetan bezalaxe, ipuin irabazleak irakurriko ditugu, epaimahaikideak eta irabazleak bertan izango dira eta Asun Casasola bera ere bertan izango da. Han espero zaituztegu.

Etiquetas: