Baldintza berri bat dela eta, Irungo Gizarte Zerbitzuek ezdute jana eta hotzaren aurkako oherik eskainiko

Rueda de prensaErletxea eta Bidasoa Stop Kaleratzeei, “dokumentu identifikagarri” bat edukitzearen beharrak sortutako bazterketa bidegabea salatu nahi dugu. Hotzaren aurkako zerbitzua edota jantoki soziala bezalako oinarrizko baliabideei sarrera mugatu egiten zaie pertsonei, eta Gizarte Zerbitzuak kontrol migratorio bilakatzen dira.

Erletxea eta Bidasoa Stop Kaleratzeei salatzen dute Irungo Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek argazkidun dokumentu identifikagarririk ez duten pertsonei zerbitzuen erabilera ukatu dietela. Ukatutako zerbitzuak hotzaren aurkako zerbitzua, gizarte elkargunea, jantoki soziala eta etorkizuneko gaueko egonaldirako zentroa dira. Zerbitzu hauen erabilpena galarazia izan duten pertsonek — migranteak gehienengoak — jakinarazi digute ukazio hontaz.

Pertsona migranteek eskubideen urraketa eta bazterketa ugari jasaten dituzte; oinarrizkoak diren zerbitzuak erabili ahal izateko dokumentu identifikagarrian argazki bat edukitzearen beharra diskriminatzailea da, eta baita kriminalizatzailea ere. Demagun atzerritarra den pertsona bat Irungo Gizarte Zerbitzuarengana doala. Administrari batek dokumentu identifikagarri bat eskatzen dio, harrera zerbitzura sartu ahal izateko — non jana eta hotzaren aurkako ohe bat emango zaio. Baliteke pertsona honek inongo baliozko dokumentaziorik ez edukitzea, bai lapurtu diotelako, bai duen dokumentazioak argazkirik ez duelako. Ohikoena ordea, pertsona hau penintsulara pateraz iristea da, eta dokumentazio bakartzat Policia Nacional Españolak eman dioen kanporatze agindua izatea. Kasu hauetan, Gizarte Zerbitzuek Irungo Udaltzaingora joateko aholkatzen dute. Egoera irregularrean dauden pertsona migratzaileen kasuan, pozoinez beteriko aholkua.

Jardute informala, baldintza tekniko bilakatua

Carrera de obstaculos servicios socialesAurkeztutako dokumentazioak argazki bat edukitzearen beharra Irungo Gizarte Zerbitzuen jardute informala izan da orain arte. Orain, Eguneko Arreta Zerbitzuaren kontratazio konkurtsoko baldintza teknikoen parte da. Baldintza hauek Matxoaren 13an izan ziren argitaratuak, eta bertan lanerako baldintzak hitzartzen dira. Baldintza tekniko hau, itxuraz, aurretik argitaratutako baldintzei aldaketa txiki bat besterik ez du ematen. Errealitatean, aldaketa honek eguneroko lanean eragin nabarmena du, dokumentazioaz hitzegiterakoan “identifikagarri” adjetiboa erabiltzen baitu.

Baldintzak bizpahiru arazo dakartza. Lehenengo: paperik ez duten migranteei eragiten dio bereziki. Haien egoera larritu egiten du, eta autoritate migratzaileek haiengan duten kontrola hareagotu. Adibidez, horrelakotan Poliziak dagoeneko itxia izan den txosten bat berriz ireki dezake — sei hilabeteren ondoren txosten hauek artxibatuak izaten dira. Hilgarria izan daitekeen hotzetik babesa opatu nahi duen pertsona bat, bat-batean, kanporatze agindu baten arriskupean dago. Honek bigarren arazora dakargu: Gizarte Zerbitzuak kontrol migratorio informal bilakatu daitezke.

Hotzaren aurkako zerbitzuaren helburu nagusia — Irungo Gizarte Ongizatearen ordezkaria den Sergio Corchónek argitu zuen moduan — “bazterketa arriskuan dauden pertsonei aterabide bat ematea da: gaua igarotzeko lekurik ez dutenez, arriskuan aurkitzen dira”. Tamalez, baldintza identifikatibo zurrun hauekin, helburu nagusia ez betetzeaz gain Gizarte Zerbitzuek pertsona migranteek jasaten duten bazterketa eta arriskua hareagotzen dute.

Amaierako galdera gisa: pertsona migranteek posible dituzte hotzez eta gosez ez hiltzeko oinarrizko zerbitzuak erabili, edo egoera irregularrean egotea haien bizitzarekin ordeindu behar dute? Bai Erletxeak eta bai STOP Desahucios Bidasoak uste dugu erantzuna lehena dela. Horrexegatik, udaleko Gizarte Zerbitzuei eta Zerbitzu Juridikoei baldintza hauek argitaraturiko lehiaketetatik kentzea eskatzen diegu. Atzerritarrei pertsonen duintasunerako beharrezkoak diren oinarrizko baliabide publikoen erabilpena ukatzen dielako. Ezin dugu ahaztu Irun Europako iparraldearen eta hegoaldearen arteko igarobide dela, eta bizitza hobe baten bila dauden pertsona migratzaile asko mugitzen direla bertatik.

Bukatzearen, Erletxeak eta Bidasoa Stop Kaleratzeei integrazio sozialaren aldeko apustua egiten dugu. Halaber, gizarte eskubideen garantia eta pertsona guztiok bizitza baldintza duinak edukitzea funtsezkotzat jotzen ditugu.

Etiquetas: