Memoria historikoa: Jesus Carrera Olascoagaren exhumazioa, 1945ean fusilatua

JESUS PABLO CARRERA OLASCOAGA 1911ko Abuztuaren 17an jaio zen Hondarribian. Gaztetatik herrian inplikazio handia izan zuen. Hala, 1930. Hamarkadan hasi zuen bere formakuntza politikoa, UGTn lehenik eta ondoren PCE eta SOV Sindicato de Oficios Varios-en barnean. 1933an Poliziak komunistatzat zuen katalogatua, hainbat erregistroek hala dio. 1935ean Donostiara bizitzera joan zen, eta bertan harrapatu zion Espainiar Gerra Zibilak.

Garraio komisaldegiaren parte izan zen, bertan hornidurak eta garraioak antolatzen zituelarik. Behin Irun eta Donostia erorita, Durangora lekualdatu zen, bertan lan berbera egingo zuelarik. Baina egun gutxitan, alderdi komunistako Gernikako Arbola batailoian borrokan hasi zen, eta hilabetearen buruan, komandante izatera iritsi zen. Bere kargu 140 miliziano izan zituen. Iparraldeko frontearen osotasunean egon zen, Gijondik gero Bartzelonara joan baitzen 1937ko urrian. Han, DECA (Defensa Especial Contra Aviones)ko soldadu gisa egon zen eta hor, Bartzelonaren erortzea arte.

1939 Frantziako Internamendu zelai ezberdinetan egon zen, hala nola, Argeles, Saint Cyprien, Gurs eta 1940ean, Rivesaltesko zelaiko burua zelarik, PCEk atera zuen Marsellan ospatu beharreko bilera batean bere presentzia eskatu zutelako. Bertan Jesus Monzonek aukeratu zuen Jesus (gerrillan eta mugalari lanak bazekizkielako) kontaktu gisa espainiar penintsula barruan kontaktuak egiteko eta bertan, komunista taldeak berrindartzeko.

Hala, 1941ean Baionan finkatu zen eta lehenengo bidaia urrian egin zuen. Baina klandestinitatean bizitzeko baldintzak oso gogorrak zirenez, atxilotzeak eta epaiketak eguneroko kontuak ziren. Horrela, Heriberto Quiñones eta Jesus Bayon, alderdiko idazkariak hurrenez hurren atxilotu eta heriotza zigorra ezarri zieten. Ondorioz, Jesusek hartu zuen kargua eta Madrilen finkatu zen, 1942ko martxoan.

Denbora hartan, PCEk kolpe gogorra pairatu zuen, Jesus Larrañaga, Asarta eta hainbat kideren atxilotze eta fusilatzea eman zenean. Gauza larri jarri zen eta atxilotzeak ohiko bihurtu egin ziren eta egoera asko larritu. Bitartean, Euskadin, Levanteko zonaldean, Asturiasen eta Andaluzian talde komunistak berrabiarazi zituzten, oso garrantzitsua izan zena, klandestinitate egoera kontuan hartuta.

1943ko martxoan hasi zen Jesusen ametsgaiztoa. Madrilen atxilotu zuten eta DGS (Direccion General de Seguridad) Puerta del Solen sartu zuten. Ia urte erdiz TORTURATU zuten eta ondorioz, oinez ibiltzea asko zaildu zioten. 1943ko azaroan iritsi zen deklarazioa egiteko ordua, Porlierren zegoen bitartea. 1944rako, Alcala de Henaresera lekualdatu zuten, sententziaren zai zegoen bitartean. Bertan pasa zituen bere azken urtebetetzea, bere azken gabonak eta baita bertan idatzi zuen bere azken gutuna.

1945ko Urtarrilaren 16ean goizeko 7tan fusilatu zuten Jesus Carrera Olascoaga, urteko egunik hotzena izan zena (-12º), baita bere familiarentzat ere.

LANKETA PROZESUA
2008an, Joxerra Enparanek hasi zituen lehen ikerketak, Jesus Carreraren inguruko blog bat zabalduz, bertan, bere bai kausak, diligentziak eta sententziak publikatu baitziren.

Ezkeroztik, nik behintzat adiskide batengatik jaso dut Jesusen historia, Sasetaren pareko bat bazela herrian baina aski gutxi jakina bere inguruan eta horri ekin nion, ikertzeari.

Eta hala, behin nahikoa ikertua (Salamanca, Madril, Segovia, Euskadiko Artxibo Historikoa) martxoan familiaren kontaktu zuzen bati eskatuta, bilera bat egin genuen, joxerra, ni eta familiaren artean, Martxoaren 11ean. Hurrengo bilera, justu hilabete beranduago burutu genuen, behin Alcalan egonda, fosa lokalizatu genuela eta eskaera egiteko dokumentazioa eskuratua.

Egun batzuk beranduago, Pako Etxeberriarekin bildu ginen eta bertan informe historiko bat aurkeztu genuen Jesusen kasua azalduz, bai eta SATen idazki bat ere.

Hurrengo pausua, prozesu administratiboaren hasiera izan zen, hau da, exhumazioa eskaera Alcalako Udaletxera bidaltzea, eta duela bi uste iritsi zitzaigun konfirmazioa jasota zutela. Eta hortan gaude, exhumazioa ahalbidetzen duen dekretuaren zain. Printzipioz hurrengo bi asteetan jasotzeko asmoa daukagu beraz, Ekainerako espero genezake bere gorpuzkinak hemen egotea, dena ondo badijoa.

Harremanetan jartzeko
kontaktuan jartzeko, iradokizunak, ekarpenak edota eskaerak egiteko, emaila hurrengoa izango dela: jesuscarrera1945@gmail.com

Etiquetas: