Makers: pertsona eta sormen berrikoak diren enpresek sortzeko era berriak aztertu, ezagutu eta probatzeko aukera dute

Bidasoa bizirik.- Joan den azaroaren 5etik, astelehenero 15:30etatik 19:30etara Irun Factory-n ate ireki jardunaldiak egiten ari dira maker ekintzak ezagutu edo horietan parte hartzeko interesa duten pertsonentzat. Hau da, prototipatuarekin, 3D, elektroniko digital eta inpresio analogikoarekin, etab. loturiko ekintzak. Hori guztia, ikertzen, probatzen eta sortzeko era berriak ezagutuz. Ekintza Irun eta Hondarribiko Udalek antolatzen dute, Bidasoa biziriken bitartez.

Abenduaren 17an astelehenean sorpresa egongo da
Abenduaren 17an, astelehenean, 15:30etatik 19:30etara maker programaren saio berezia egingo da.  Bertan parte hartzen duten guztiei opari berezia eskainiko zaie, izan ere, momento horretan bertan parte-hartzaileek hautatutako argazki bat 3D eran inprimatzeko aukera izango dute. Era digitalean edo paperean eraman ahalko da argazkia.

Aurreko saioetan
Orain arte bost saio egin dira zeinetan perfil ezberdinetako 67 pertsonek parte hatu duten: Ekintzaileak eta  haien prototipoak egiten ari dituzten enpresa berriak, ordezko piezak inprimatzen dituzten partikularrak, ikasleak, maker eta 3D inpresio mundua ezagutu nahi duten haurrak dauzkaten familiak. Bertara hurbildu diren pertsonen artean 3D inprimagailua erabiltzeko aukera izan da jende gehien erakarri duena.

Irun Factoryn egiten diren saioetan erabilgarri dagoen ekipamenduaren artean programazioa, inprimaketen eskuzko prototipatua eta teknologikoaren diseinua egiteko ekipamendua, 3D eskanerra, 3d inprimagailuak, pantaila digital adimentsuekin eta prototipaturako erreminteria nabarmentzen dira.

Programa honen abantailak
Sormen prozesu honetan talde lana eta kolaborazioa ezinbestekoak dira. Hemen maker espazio bat deskubritzeko aukera dute eta ahalmen ekintzaileak eta teknologikoak garatzeko kezka berdinak dauzkaten pertsona eta enpresak ezagutzeaz gain. Kolaborazio hauei esker aukerak sortzea eta berritzaileak diren ideiak aurrera eramatea espero da, era kolaboratiboan lan eginez.

Gainera, Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa erabili daiteke era baimenduan.

Bestetik, era berean jardunaldi hauen barnean erabiltzaileen araberako ekintzak eta saioak egiten dira gaitasun teknologikoak eskuratzeko. Zehazki, ekonomia digitaleko teknologia berrietan zentraturiko bi tailer egin dira  eta proiektu artistiko eta sormen proiektuen garapenerako pentsaturik daude. 3D eskaneatua, 3D inpresioa, diseinua eta 3D piezen ontziraketarekin erlazionatutako gai zientifiko eta teknologikoak lantzen ari dira, prozesuetan berrikuntza eta sorkuntza areagotzeko asmoz. Bi saio hauek gehienez sei pertsonez osaturiko taldeetara zuzendurik egon dira.

Erabiltzaileen eskakizunei erantzunez, urtarrilerako beste bi tailer antolatu dira 3D inpresiorako ordenagailu bidezko lagundutako diseinu tailerrak izango direnak eta, orain arte, 12 pertsonek erakutsi dute tailer hauekiko interesa.

Astelehenetako makers ateak urtarrilaren 7an zabalduko dira berriro, Gabonetako oporren ostean.
MAKERS programa  CONNECT INNOVATION BAI! (EFA 077/15) barnean sarturik dagoen proiektua da. Europako Eskualde Garapenerako Funtseko Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (PROCTEFA 2014-202) programarekin batera %65ean finantzatua dago.

Etiquetas: