Mugak Zabalduz Karabana

Apirilaren 28, 29 eta 30ean Mugak Zabalduz Karabanak Euskal Herria zeharkatuko du errefuxiatu eta migratzaileekiko elkartasuna adierazteko eta munduko milioka pertsona bere herria uztera behartu dituen arrazoiak salatzeko.

Karabana honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hiru egun hauetan gizarteari mezu bat bidali nahi diogu adieraziz ez dela beharrezkoa etxetik urruntzea mugak (benetakoak zein balizkoak), arma lantegiak, tiro eremuak, ezezagunarenganako mesfidantza eta beldurra, arrazakeriaren neurriz kanpoko hazkuntza eta abar topatzeko.

Hiru egunotan ezin baduzue, zuen bailaratik pasatzen denean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 28an, 10:30etan Hendaiako Atxikitze Zentrura joango gara (hilak 3an berrireki zuten), egoitza mota hauen itxiera aldarrikatzeko eta gertatzen ari diren kanporaketak salatzeko, bai Espainiako estatutik Frantziakora eta bai alderantziz; pertsonok modu askean mugitzeko dugun eskubidea oztopatuz eta ukatuz.

Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, proiektu laburra baina bizia eta errealitate hauek ezagutzera eramaten gaituena.

Gerrak, miseria eta nahitaezko lekualdatzeak ekartzen dituzten migrazio politikak eta nazioarteko harremanak alda daitezen behar beharrezkoa da mobilizatzea.
Xehetasunen berri izateko eta izena emateko jo ezazue gure helbidera: www.mugakzabalduz.eus

Gerrarik Ez!! - Eskubide Guztiak Pertsona Guztiontzat.

www.mugakzabalduz.eus
ba.ongietorrierrefuxiatua@gmail.com

Etiquetas: