Zaporeaken elkartasun bonoaren aurkezpena Bidasoan

argazkiaProiektu lanean jarraitzeko eta aurki Zaporeakek martxan jartzea espero duen proiektu berrietara begira, inoiz baino beharrezkoagoa da ekimenak martxan jartzea proiektu guztiak hornitzeko. Bide horretan jarriko du martxan aste honetan ELKARTASUN BONOAREN kanpaina Zaporeak Bidasoa taldeak.

Bono bakoitzak 5€-ko kostua du eta Zaporeaken elkartasun eskumuturrekoarekin batera emango da (prezioan barne dagoena). Bonoan agertzen den zenbakiak hurrengo sariak izango dituen zozketan parte hartzeko aukera emango dio erosleari:

  • 2 pertsonentzako aste bat Ibiza eta Formenteran OLATUA belaontzian.
  • 2 petsonentzako dastatze menua Hondarribiako Alameda Jatetxean (1*) eta gaua Obispo Hotelean (Hondarribia).
  • Afaria eta gaua 2 pertsonentzako Hondarribiako Obispo Hotelean.

Sari horien zozketa 2018ko abuztuak 25ean ospatuko da eta zenbaki saridunak Zaporeaken webgunean (www.zaporeak-sabores.com) eta komunikabide eta sare sozialetan argitaratuko

ZAPOREAK Proiektuak Grezian jarraitzen du Atenasen egunero 600 errefuxiaturi baino gehiagori jaten ematen. 2017Ko urriaz geroztik Zaporeakek Victoria Social Centerreko sukaldea kudeatzen du, eraikin hori SOS Errefuxiatuak Elkarteak kudeatzen du, sei solairu dauzka eta hainbat ekintza antolatzen dira bertan. Zaporeaken eguneroko sukaldeko lana aurrera eramateko 4 boluntario daude bertan era iraunkorrean, horietaz gain, hainbat errefuxiaturen laguntza ere badute.

Zaporeakek hitzarmen bat sinatua du Proactiva-Open Arms elkartearekin sukaldariak bidaltzeko Mediterraneoan elkarte honetako barkuek egiten dituzten misio humanitarioetara.

Lanean daramatzan bi urte hauetan Zaporeakek 700.000 otordu baino gehiago banatu eta elikagai eta materiala zituzten 650 palet baino gehiago bidaldu ditu, lan horretarako guztirako 400 boluntario baino gehiagoren laguntza izan du.

Etiquetas: