Irungo EHBildu Sozietate publikoetako aldaketa proposamenaren aurrean

Aurreko maiatzean, sozietate publikoen osaketaren inguruko planteamendu berri bat egin genuen, hauek aniztasun handiago bat isla zezaten: aldaketak, zehazki, hauetan planteatu genituen: (Bidasoko Azoka Barrutia; Etxebizitzaren Elkarte Publikoa; Bidasoko Garapen Agentzia eta Hileta Zerbitzuen elkartea)

2015eko hauteskundeak pasata, Irunen PP/PSOE blokeak gehiengoa izateari utzi zion. Orduan, EAJk Santano alkateari babesa eman zion, eta berriz ere, gehiengo eroso bat ezarri zen. 2018. Urte honen hasieran, udal gobernuaren hausturaren ondorioz, aukera historiko bat zabaldu zen gure herrian, non Santano jauna gutxiengo argi batean gelditu zen, aurrean, ezberdinen arteko akordioetara iristeko gaitasuna zuen oposizio bat izanez.

Zabaldu zen eszenatoki horren aurrean, indar korrelazio berria aintzat hartuz, argi zegoen PP/PSOE blokeak ez zuela sozietate guztietan gehiengo izan behar. Zeren PP/PSOE blokeak jada ez du udalbatzako gehiengo hori, ez hiritarrek emandako bozketan, ezta udal ordezkarien zenbakian ere.

Zoritxarrez, udal teknikarien ebazpena ezagutu ondoren, aldaketa saiakera hau ez da posible izango. Hauen arabera, sozietate publikoak, bai ala bai, gobernatzen duenaren menpean egon behar dira. Beraz, bai ala bai, nahiz eta PSOEk gehiengoa ez izan, bere eskuetan geratuko dira. Edo beste modu batean esanda, gutxiengoa badira ere, instituzio osoaren kontrola izaten jarraituko dute.

Beraz, oposiziotik insituzio honetako gaur egungo funtzionamenduan edozein aldaketa garrantzitsu egin nahi bada, bide bakarra gelditzen da. Bide hori denok ezagutzen dugu, eta honako hau da: Santano jaunak eta bere taldeak, berandu baino lehen, gobernatzeari uztea.

Etiquetas: