Aste Santuan bulegoa irikita

foto1941 sinadura lortu ditugu epe luze honetan, otsailaren 18an kalera ateratzen hasi ginenetik. Hilabete eta erdi lan eskerga eginez pasa ostean 2000 sinadurak eskura ditugu epea bukatzeko hilabete bat faltan dugun bitartean. Horregatik, IRUNDARRON AZKEN BULTZADA BEHAR DUGU.

Jabetzen gara aste honetan jende asko oporretara joango dela aste santua aprobetxatuz, baina kanpoan ikasten edo lanean ari diren jende asko ere epe hauetan etxera bueltatzen da familiekin egotera. Hori dela medio, Hartu Hitzak martxoaren 29an, osteguna, eta apirilaren 2an, astelehena, 11:00etatik 13:00etara, bere bulegoa irikiko du oraindik sinatzeko aukera ezin izan duen pertsonek gurera bertaratzeko. Bulegoa Arbelaiz kalea 3n, kokatuta dagoela gogoratu beharra dago.

Bulegoaz gain, apirilaren 2an ere gure mahaiak auzo berri bat bisitatuko dute, Meakako auzoa zehazki. Bertan gure bolondresak izango dira 10:30etatik 13:30tara.

Lehen esan bezala, 60 sinadura besterik ez zaizkigu falta 2000 sinaduretara iristeko eta azken txanpari aurre egiteko, horretarako irundar guztiok gure indar guztiak jarri behar ditugu helburua betetzeko.

Irungo Herri Galdeketa Irunek merezi duen eztabaida demokratika da, gaur egungo estatus politikoaren inguruan, irundarrek sortuta eta irundarrentzat, beraz… GOAZEN GUZTIOK BATERA PARTE HARTZERA!

Etiquetas: