Erakunde arteko Mahaiak trantsitoan dauden pertsonen zaurgarritasuna areagotzen du. Izan ere, ez ditu bete duela hamar egun adostutako konpromisoak

IMG_20181027_172053_93010 egun pasa dira Harrera Sareak antzemandako premiazko beharrak konpontzeko neurrien berrri eman zenetik. Erakunde publikoek, ordea, hartutako konpromisoak alde batera utzi dituzte eta modu horretan, migratzaileen zaurgarritasun egoera, bereziki emakume eta umeena, aregotzen dute.

Arrisku egoerari erantzuteko Erakunde arteko Mahaiari proposatu zitzaion irteenbideetako bat Irungo Martindozenea aterpearen artatze eta harrera ordutegia malgutzea izan zen. Zoritxarrez, gaur gaurkoz, horren ardura duten erakundeen erantzunik gabe jarraitzen dugu.

Gainera, egoerak okerrera egin du, eguraldi txarrak sostengaezina bihurtzen baitu. Arrisku egoeran dauden emakume eta umeen aurrean: erakundeen utzikeria. Oraingoz ez dirudi erakundeek migratzaileen harrera beharrei erantzungo diotenik, bien bitartean Irungo Harrera Sarea egoera honen ardura hartzera behartuta dago. Migratzaileen etorrera kopuruak gora egin du azken egunotan eta emakumeak nahiz umeak beharrezko harreta berezirik jaso gabe jarraitzen dute. Ezinbestekoa deritzogu emakume hauei dagokien berariazko erantzuna ematea. Bidaiatzeko bisa ez dietenez ematen, emakumeak eta adin txikikoak bidaian zehar biolentziazko egoerak bizitzera arriskatzen dira. Erakunde arteko Mahaiaren gelditasun eta utzikeria honek arrisku egoerak sortzen dizkie. Horiek, ordea, bitartekoen kudeaketa malgutzen bada eta berariazko harreta protokolo bat aplikatzen bada, ekidin daitezke.

Gaur, urriak 27, Irungo udaletxeko arkupetan dugun harrera gunean 40 pertsona daude, horien artean 5 emakume eta 3 adin txikiko, guztiak egoera onartezinean. Noiz arte itxaron behar dugu erakundeen erantzuna? Zer ari dira itxaroten? Berriz diogu, eguneko gune baten beharra urgentziazkoa da. Onartezina deritzogu pertsonek egun osoa kalean ematea, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, nahiz eta bitarteko nahikoak dauden hori ekiditeko.

Ondorioz, honakoa eskatzen dugu:

  1. Lehenbailehen baldintza egokiak betetzen dituen eguneko gune bat prestatzea, inork
  2. ez dezan eguna kalean eman. Ez egiteak pertsonekin trafikatzen dutenen agerrera
  3. bideratzen du, eta esperientziak erakusten digu soilik erantzun poliziala erabiltzea ez
  4. dela bidea.
  5. Harrera ordutegia luzatzea, egun gaueko 22:00ak arte da.
  6. Emakumeak, haurrak eduki edo ez, momentu oro artatzea. Orain kalean uzten dituzte
  7. itxiera ordua baino beranduago iristeagatik edo eskatzen diren baldintzak ez
  8. betetzeagatik.
  9. Iristen diren pertsona guztientzako lekua egotea.

Etiquetas: