Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara sailkatzeko zonala

Hondarribia Marlaxka Xake klubak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, datorren otsailaren 16an, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara joateko sailkapen zonala antolatuko du .

BIDASOALDEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2018 - TXAPEKELTAKO OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2018ko Otsailaren  16an, ostirala.

JOKALEKUA: Landetxa Auzolagunen egoitza, Bizkaia Kalea, 15  (Ventas, Irun)

ORDUTEGIA:      
  - TXapelketa hasiera: 18:00etan.
  - Merienda: 19:15ean.
  - Sari banaketa: 20:15ean

MAILA:  
  - INFANTILA: 2004 eta 2005 urtekoak
  - ALEBINA: 2006 eta 2007 urtekoak
  - BENJAMINA: 2008 eta 2009 urtekoak

Eskolartekoan parte hartzen dutenentzat Gipuzkoako Xake Federazioak emandako dominak.

XAKE FESTA:  2010 eta ondorengoak.
  - Tximista partidak 5’ finish
  - Oroimen jokoak
  - Piezak-ipintzea

Oparien Zozketa eta xake jaialdiko parte hartzaile guztientzat merienda.

IZEN EMATEA:
  - Doakoa
  - CARLOS:tel:  635 702 745 - torneosxake@gmail.com
  - Otsailaren 14a arte, asteazkena. Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.

Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.

TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Txapelketan parte hartze Plazak 70 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
  - Buchholz Totala
  - Batazbesteko Buchholz-a
  - Sonneborn-Berger

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren Partida azkarretako legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Etiquetas: