Larunbatean "Hondarribia, berdintasunaren hiria" saria banatuko du Jaizkibel Konpainiak

Datorren larunbatean, irailaren lehenean, arratsaldeko zortzietan, Jaizkibel Konpainiak "Hondarribia, berdintasunaren hiria"  saria banatuko du Hondarribiko Kultur Etxean.

Aurtengo sarituak “Batukada feminista”ren sortzaileak dira, Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo.

Honako arrazoiengatik eman diete saria:
- Duela urte gutxi esklusiboki gizonena zen gune bat zabaldu dute emakumeentzat.
- Gune horrek, gainera, ikusgarritasun izugarria du jarduera kalean, plazan, egiten delako eta musikak (batukada soinuak, bereziki) izugarri erakartzen duelako.
- Feminista deitzen diote batukadari, helburua ez delako bakarrik jai giroa sortzea eta ondo pasatzea baizik eta emakumeen berdintsuna aldarrikatzea ere.
- Batukada jotzeaz aparte, ikastaroak eta tailerrak antolatzen dituzte, emakumeei boza, ahalmena eta alaitasuna emanez.
- Sare bat sortu dute eta emakume asko dira hor elkarlanean dabiltzanak.
- Emakumeen duintasuna eta eskubideak jokoan edo auzitan dauden zenbait gunetan parte hartu dute, aldarrikapen feminista indartuz eta zabalduz.
- Zazpi urte pasa dira Ainara eta Arantxak Batukada Feminista abian jarri zutenetik. Ziur hamaika oztopo, buruhauste eta arazo izan dituztela. Hasierako urteak ez ziren batere errazak izan ziurrenik, eta aurrera ekin zuten.

Sari banaketa Jaizkibel Konpainiaren entseguaren erdian gertatuko da eta bertan izango ditugu batukadakoak.

Etiquetas: